Haurrek naturari buruz duten ezagutza "murrizten" ari da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gnat Konekta egitasmoa aurkeztu zuen atzo. Azterlan batean lurraldeko jarduera eta baliabide guztiak biltzen dira, herritarrek ingurune naturalarekin bat egin dezaten, batez ere gazteenek. Horren arabera, 8 eta 12 urte bitarteko haur gipuzkoarrek natura eta bioaniztasunarekiko duten "lotura-maila" 1,42koa da, "egoki eta nahikotzat" jotzen den indizea 1,5ekoa denean.
Ingurumen Sailak egindako ikerketa horretan 1.860 ikasleri egindako inkestaren datuak jasotzen dira, eta agerian geratzen da ingurune naturalarekin duten "lotura globala" murrizten joan dela.
1,42ko batez besteko indizea lor-tzeaz gain, azterketak erakusten du erreferentziazko 1,5a berdintzen edo gainditzen duten haurren por-tzentajea % 53,2koa dela; gainera adinean gora egin ahala indizea orduan eta txikiago da. Agerian geratu da, baita ere, "bizilekua zenbat eta handiagoa izan", eta urbanoagoa den heinean, lotura hori gero eta txikiagoa dela.
Ikerketak "haurrek naturarekin harreman zuzena eta pertsonala sustatzeko premia" egiaztatzen du, naturarekin maila orotarikoan "gozatzeko lehen urrats" gisa; hau da, kontuan hartuta landareak, animaliak, basoak, mendiak, ibaiak, hondartzak eta paisaiak, besteak beste.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuaren esanetan, "gaur egun Gipuzkoako konexio globalaren indize hori ez da agian nahikoa izango, etorkizunean gazteenek ingurune naturalarekin eta biodibertsitatearekin beharko luketen benetako konpromisoa eta inplikazioa bermatuko duen kon-tzientzia hartzeko".
Gipuzkoarrak naturarekin "berriz konektatzen" laguntzeko, abiarazi du Foru Aldundiak Gnat Konekta. Egitasmo edo zerbitzu honetan biltzen dira hainbat tokitako ideiak eta proposamenak.
Webgune "zehatz eta eguneratua" da, eta profil desberdinei zuzendutako jarduerekin gozatzeko dauden baliabide guztien ikuspegi orokorra eskaintzen zaigu bertan.
Ingurumen-hezkuntzarekin lotutako erakunde, elkarte eta enpresen parte-hartzea lagun, dauden baliabide guztien "inbentarioa" eskaintzen zaigu zerbitzu honetan, mota desberdinen arabera antolatutako katalogo gisa.
Proposamen berriak ere jasotzen ditu, esate baterako "birkonekta-tzeko ibilaldiak". Atal hau familien+-tzako hamar ibilbiderekin hasten da, eta horietako bakoitzak fitxa moduko gida bat du, bertan topatu daitezkeen natura, kultura eta paisaia balioei buruzko argibide eta deskribapenekin.
Temas
Más en Sociedad
-
La OMS teme que la gripe aviar pueda ser la próxima pandemia mundial
-
Un adiós con redoble de tambores en Zestoa
-
Autoescuelas: más de 5.000 alumnos están a la espera de sacar el carné de conducir en Gipuzkoa
-
Un informe policial sitúa una fuga de gas de una nevera como "único y principal" foco del incendio de Campanar