%15 erabiltzaile gehiago ditu doako justiziak Euskadin
27.500 pertsonak baliatu zuten iaz neurri hori, eta Eusko Jaurlaritzak 15,6 milioi euro bideratu zituen horretara
donostia - % 14,8ko igoera izan zuen doako justiziak Euskadin 2019an. Guztira 27.508 pertsonak jaso zuten zerbitzua, Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak atzo plazaratutako balantzearen arabera. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 15,6 milioi euro bideratu zituen iaz jardun horretara (2018an baino %7 gehiago). Zerbitzu horren helburua pertsona guztiei benetako babes judizialerako eskubidea bermatzea da, baliabide ekonomikoak edozein direla ere.
San Josek nabarmendu zuen iaz genero indarkeriaren 2.858 biktimak eskatu zutela zerbitzu hori, aurreko urtean baino %4,6 gutxiagok. Sailburuak azaldu zuenez, kolektibo horrek ez du egiaztatu behar baliabide ekonomiko nahikorik ez duenik doako justizia eskura-tzeko, pertsonen salerosketaren edota terrorismoaren biktimen kolektiboek bezalaxe. Zerbitzu horren onuradunen eskubideak eta interesak ordena zibilean, penalean, administrazioarekiko auzietan eta lan-arloan defendatzeko, abokatuen hiru euskal elkargoek 1.768 profesional dituzte guardiako txandara atxikita, eta 2.379 ofizioko txandara.
Sailburuaren esanetan, joan den urte osoan 32.168 eskabide aurkeztu ziren doako justizia eskuratzeko; horietatik 3.596k doako laguntza juridikoaren batzordeen aurkako irizpidea jaso zuten, 1.064 artxibatu egin ziren eta 27.508 izan ziren aldeko erantzuna izan zutenak, hau da, eskaeren %85,51. Zerbitzu horren onuradunen %40 inguru emakumeak izan ziren.
Sailburuak gaineratu zuen, doako justizia finantzatzera bideratutako zenbatekoan izandako hazkundea 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen laguntza juridikoaren dekretu berrian jasotako hobekuntzen isla dela. Bertan, abokatuen eta prokuradoreen ordainsarietarako kopuru berriak ezarri ziren, administrazio izapideak sinplifikatu, genero-indarkeria kasuetarako modulu espezifikoak sortu, eta konplexutasun bereziko kasuetarako modulu bereziak ezarri ziren.
Gaur egun, Euskadiko abokatuen % 42 ofiziozko txandara atxikita daude, eta hirutik bat guardiako txandara. Ofiziozko txandari 190 prokuradore atxiki zaizkio, hau da, prokuradore guztien% 56.
En corto
Gratuita
15% más. A lo largo del pasado ejercicio, 27.508 solicitudes obtuvieron el informe favorable de las comisiones de asistencia jurídica gratuita de la Comunidad Autónoma Vasca, lo que representa un incremento del 15% con respecto al ejercicio anterior.
De oficio
27.610. Dentro del Turno de Oficio, las actuaciones correspondientes a la abogacía ascendieron a 27.610 y los procuradores realizaron 15.906 servicios.
De guardia
Solo abogados. En el Turno de Guardia, que solo realizan abogados, se efectuaron 22.042 asistencias.
15,6 millones
Incremento. Los 15,6 millones de euros destinados por el Gobierno Vasco a estos servicios en 2019 representan un incremento del 7% con respecto al año anterior.