Euskaraldiaren 2020 edizioa aldaketekin dator Iparraldera
donostia - Ipar Euskal Herrian 2018an lortutako arrakasta kontuan hartuta, aurtengo edizioan hainbat hobekuntza sartuko dira. Aurrekoari begiratuta, eragileen hitzetan, "frustrazio sano batzuk ere azpimarratu behar dira, bereziki herritarren partetik: ariketa %100ean ez ulertu izana eta publiko zabalagoa ez hunkitzearen sentsazioa". Baionako Kalostrape ostatutan bildu ziren atzo Euskaltzaleen Topaguneko eta Euskal Konfederazioko kideak Euskaraldiaren 2020 edizioaren berri emateko.
Gauzak horrela badira aldatu nahi diren zenbait xehetasun. Besteak beste, ahobizi eta belarripresten eginkizunak "zehatzago definitu" nahi dituzte, 2020ko Euskaraldiaren leloa kontuan hartuta: "gehiago, gehiagotan, gehiagorekin".
Aipatutako bi elkarteetako ordezkarien esanetan, 2018ko Euskaraldian Ipar Euskal Herrian 64 herri/eskualdetako 6.013 lagunek hartu zuten parte (%72 ahobizi gisa eta %28 belarriprest gisa).
Elkarlanaren ondorioz lortutako arrakasta errepikatu nahi dute Euskaraldiaren eragileek Ipar Euskal Herrian.
Bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko da Euskal Herri mailan eta, Iparraldeari dagokionez, tokian tokiko lanak hasiak dira.
Horretarako euskalgintza eta instituzioak biltzen dituen lankidetza espazio horizontala berriro ere abian da, Euskaraldiaren prefigurazio eta definizio lanak aurrera eramateko. Dagoeneko, Sokoa enpresak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere atxikimendu aktiboa erakutsi diote egitasmoari. - A. Lopetegi
Temas
Más en Sociedad
-
El declive de otros países hace que España pase del puesto 36 al 30 en libertad de prensa
-
La Diputación de Gipuzkoa amplía el servicio de apoyo a familias cuidadoras de dependientes
-
El Programa de Vida Independiente pone el foco en los jóvenes con discapacidad
-
La UPV/EHU ha ingresado 252 millones de euros por su labor investigadora