Pertsona helduek gaitasun berberak izaten jarraitzea
donostia- Biodonostia Institutuak aurrera eramango duen proiektuetako bat Agase izenekoa izango da. Horren helburua pertsona helduak euren egunerokotasunean funtzionalak izaten jarraitzea da, ahal den neurrian behintzat.
Proiektu hau Adinberriren aurreko urteko deialdian hasi zen. Erizain batek eta gizarte hezitzaile batek bereziki zaurgarriak diren pertsona helduen egunerokotasuna aztertu zuten eta beraz, haien beharrak zeintzuk diren ikertu zuten.
“Aurtengo edizioan pertsona helduen beharrak zein diren ezagu-tzen dugunez, martxan jarri nahi ditugu eman ditzakegun erantzun posibleak”, azaldu zuen atzo Itziar Bergara Biodonostia Institutuko lehen mailako arretaren ikerkun-tza arduradunak.
Bergararen arabera, egin dezaketen gauzetako bat osasun sisteman dauden gabezia batzuk eraldatzea izan daiteke. Baina, batez ere, sare komunitario bat eratu nahi dute. “Sare komunitario oso indartsu bat babestu nahi dugu, eguneroko beharrizanei erantzuna emango diena”, adierazi zuen ikerkuntza arduradunak.
Beharrizan “konplexu” horiek hirugarren adineko pertsonek zaintzarekin lotuta dituztenak dira: etxeko eskuragarritasuna edo gizartean duten parte hartzea eta onarpena. - S.I.
Más en Sociedad
-
Presentan el primer número en papel de IJITON, la revista de la Asociación Gitana de Gipuzkoa
-
Osakidetza tendrá un canal de información por WhatsApp con los ciudadanos
-
La esperanza de vida continúa al alza en Euskadi con 81,7 años para los hombres y 87 años para las mujeres
-
La gripe desciende en Euskadi a ritmo "importante" pese a un repunte "puntual" tras Navidad