Kalitate handiko itzulpenak ‘Itzultzaile Automatiko Neuronala’-ren eskutik
donostia - Adimen artifizialetik abiatuta herritarren erabilerarako sortutako proiektu praktiko hau jada aurkitu daiteke sarean bere beta bertsioan. Modu honetan, hiritarrek itzultzailea bera probatzeko eta, hartara, trebatzeko aukera izanen dute hilabete batzuen buruan behin betiko bertsioa eskegitzen den arte (www.euskadi.eus/itzultzailea da unean uneko domeinua). Oro har, ez du inolako konplexutasunik, sistema sinple baten baitan garatu delako: erabiltzaileak itzulpenaren norabidea aukeratzen du, ostera testua prestatutako gunean sartzeko. Hori egindakoan, itzuli botoia sakatuz, itzulpena eskura izango du hiruzpalau segundutan; asko jota 4.000 karaktere dituzten testuak itzul di-tzake erabilera bakoitzeko itzultzaile berriak.
Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, makina baten itzulpena gainbegiratu eta zuzendu behar dela gogoraraziz, tresna berri honen jomuga nagusia zein den azaldu zuen: “Lagun-tza-tresna da, eta laguntza-tresna moduan erabili behar dugu. Beste hizkuntzetako itzultzaileren bat erabili duenak badaki nola erabili horrelako tresna bat. Orain arte egondako sistemekiko aldea da neuronalek testu koherenteak eta irakurtzeko errazak egiten dituztela. Hala ere, aipatu behar da batzuetan akatsak egin ditzaketela. Hortaz, arretaz gainbegiratu behar da makinak egindako itzulpena. Helburua ez da, inola ere, itzultzaileak ordezkatzea, baizik eta punta-puntako laguntza bat eskaintzea bi hizkuntzetan ari-tzen direnei, lan-munduan, arlo akademikoan eta abarretan”. Gutxienez, azaldutakoaren harira badirudi azkeneko urteotan indarrean egon den itzultzaile automatikoa baino eraginkorragoa izango dela. Azken hau testu laburrak itzultzeko bideratuta zegoen, ulergarritasun eta zuzentasun aldetik traba asko aurkezten zituelarik. “Gramatikan eta analisian oinarritutako itzulpenak onak, zuzenak, direnean, badute halako kutsu ortopedikoa. Sare neuronalen bidez lortutako itzulpenak erraz irakurtzen dira, koherentzia dutelako eta esaldiaren barruko elementuen arteko lotura ondo mantentzen dutelako”, gaineratu zuen.
Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak plazaratutako itzultzaile berri hau ez da euskarazko aurreneko itzultzaile neuronala. Iaz, Elhuyarrek eta Mondragon Linguan Modela jarri zuten martxan. Oraindik ere ikusteke dago zein den eraginkorrena, baina tartean ageriko ezberdintasun bat dago bien artean: Itzultzaile Automatiko Neuronala bere osotasunean doakoa den aldetik, Modela, freemium da; hau da, hilean orotara 2.000 hitz itzul daitezke dohainik, kopuru hori gainditzen den momentuan ordaintzeko beharra agertuz. - Unai Gonzalez
Más en Sociedad
-
El 'youtuber' Álvaro Martín, a prisión por su relación con la red del 'hacker' Alcasec
-
El Ayuntamiento de Donostia colocará tres placas en memoria de Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta y Miguel Orenes, víctimas de ETA
-
El Gobierno español "clarifica" que las parejas lesbianas podrán inscribir a sus hijos en los hospitales sin estar casadas
-
Sanidad exige a las comunidades garantizar el derecho al aborto: "Las que estén cumpliendo, no tienen nada que temer"