Síguenos en redes sociales:

Udalak Dbus-i agindu dio Dbizi zerbitzuaren kudeaketa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostiako Tranbia Konpainiari agintzea Donostiako bizikleta publikoaren sistemaren kudeaketa. Eta kudeaketa hori hurrengo 10 urtetan egingo duela.

Epe horretan Donostiako Udalak Tranbia Konpainiari urtean 195.680 euro ordainduko dizkio sistemaren kudeaketa osoa egiteko erabili behar dituen baliabideei aurre egiteko. Era berean, lehenengo urtean beste 400.000 euro ordainduko dizkio, kontratatutako empresak hasierako arazo (logistika, manetua) guztiei aurre egiteko.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, agindu honen helburua dela, Dbizi zerbitzua hiriko garraio publikoaren sistemaren barruan sartzea, zerbitzua bultzatuz eta hiritarrei mugitzeko ibilgailu pribatuaz gain bestelako aukera bat emanez. Eta horretarako, Goiak azaldu du, Dbusek zerbitzua esleitzeko lehiaketa antolatuko duela.

Horrenbestez, Dbusek bere gain hartuko du alokatzen diren bizikleta publikoen sistemaren kontrola eta kudeaketa. Sistemak egungo ezarpenak aldatuko ditu eta bizikleta elektriko zein arruntez osatutako sistema bat osatuko du; modu progresiboan ezartzen joango da; geltoki eta bizikleta gehiago izango ditu; eta tarifen sistema ere aldatuko da, izan ere, urteko abonuaren prezioa jaitsiko da eta erabilera prezio ezberdinak izango ditu, iraupena, helmuga eta bizikleta mota kontuan hartuta.

Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, onartu du Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua kudeatzeko kontratuaren bigarren eta azken luzapena DYA Gipuzkoari esleitzea 472.500 euroren truke.