Euskararen herri hizkeren atlasa
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.
Mapan hiru eremu erakusten dira. Bizkaian eta Gipuzkoan perretxiko erabiltzen da, Nafarroan ziza edo xixa eta Iparraldean onddo da nagusi (Sarankonddo jaso da). Perretxiko hitzak baditu hainbat aldaera: perrotxiko, perretxiku, barratxiko (Laukiz), berretxiko (Lemoiz), perratxiku, perretxigu. Iparraldeko hongo hitzak iturria latinean dauka: “fungus” (ikus gazt. “hongo”). Herribakar batean, Eugin, sultso hitza eman dute, eta txurlo hitza Jaurrietan.
Claude Lévi-Strauss antropologoak jende mikofiloak eta mikofoboak bereizizituen. Alde batean, onddoetan arreta jartzen dutenak daude; bestaldean,onddoetan axolarik batere ez dutenak. Dudarik gabe, oro har, Hegoaldekojendeak onddoak eta perretxikoak hobeki ezagutzen ditu Iparraldekoak baino. Alor honetan Hegoaldean izen askoz gehiago izatea sintomatikoa da, beraz. Esan gabe doa lekuko askok izendatu ere ez dituztela egiten gaiztotzat hartzen dituen perretxikoak.
Izendapenen dantza gertatzen da mapa honetan. Alabaina, herri batzuetanperretxiko hitza ezaguna da, baina mota jakin baten izena da. Etxalarrenperretxiku edo Sunbillan perretxigu deitzen dena “seta de primavera / mousseron de printemps / tricholoma georgii” da. Bizkaian, Arrieta eta Bakio inguruan, ere bai. Aitzitik, ziza, xixa, zuza, suza ageri da Bizkaiko eta Gipuzkoakoherri anitzetan azken hori izendatzeko.
Era berean, erdaraz “seta / champignon” izendatzeko Hegoaldeko leku gehienetan txanpiñoi hitza erabiltzen da.