“Lehenik eta behin hezkuntza sistema aldatu beharra dago”
elgoibar - Amaia Astigarraga 17 urteko elgoibartarrak bere herriko Batxilergoko institutuan ikasten du. Hantxe sortutako Hezkidetza taldeko kidea da eta berak irakurri zuen eguerdian jendez gainezka zegoen Kalegoen plazan Emakumeen Egunaren harira prestatutako idatzia.
Zergatik animatu zara martxoaren 8rako antolatutako protesta ekitaldietan parte hartzera?
-Egun hau gure eskubideak aldarrikatzeko delako. Urte osoan zehar gizonezkoek dituzte eskubide guztiak eta protagonismo osoa baina martxoaren 8an, urtean behin bada ere, emakumeak gara protagonistak. Horregatik uste dut egun honetan antolatzen diren ekintzetan parte hartzea oso inportantea dela; gure eskubideen aldeko jardunaldia da eta.
Ezberdintasunaren ikuspuntutik, zer da zure ustetan lehenik eta behin zuzendu beharrekoa?
-Hortan zalantzarik ez daukat. Hezkuntzatik hasi behar da. Sistema patriarkalean oinarrituta ez dagoen hezkuntza eredu bat martxan jartzea lortzen badugu, haurrek beste oinarri batzuk izango dituzte txiki txikitatik. Nire ustez, hori ezinbestekoa da berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko.
Emakumeen Egunaren harira antolatzen diren ekitaldiak baliagarriak dira ezarritako helburuak lortu ahal izateko?
-Nik baietz uste dut. Ekitaldi ezberdinetan izaten ari den partaidetza ikustea besterik ez da egin behar. Egun honetan adin guztietako emakumeak elkartzen gara eta horrenbeste gazte mobilizatuta ikusteak erakusten du badagoela belaunaldi berrien artean gauzak aldatzeko gogoa.
Azken urteotan gero eta herritar gehiago ikusten dira berdintasuna aldarrikatzeko antolatzen diren ekintzetan baina, nola ikusten duzu helburu hori?
-Ezin da ukatu gauzak eta gizartea bera aldatzen ari direla baina aldaketa hori oso poliki ematen ari da eta oraindik bide luzea egin behar da benetazko berdintasuna arlo guztietan ikusteko. Hori lortu arte emakumeok gure eskubideen alde borrokatzen jarraituko dugu. Berdintasuna lortzeko hasitako bidea ez dugu lagako.
Más en Sociedad
-
La investigación europea del apagón apunta a una sucesión de desconexiones y aumentos de tensión como desencadenante
-
Nulo seguimiento de la segunda protesta no autorizada por la agresión en Torre Pacheco
-
La joven que acusa de violación al futbolista Álvaro Aguado contó la agresión a sus amigas un día después
-
Sanidad alerta de los riesgos del consumo sin control de vitamina D tras las intoxicaciones en Baleares