GRANADA. José Estanislao López, Juana Rivasen abokatuak Europa Press agentziari adierazi bezala, asteazken honetan iritsi da Rivas Sardiniara eta bertan, zehazki Cagliarin, umeak jaso ditu. Ama eta semeak abuztuaren 30a arte egongo dira elkarrekin, Villaputzu herriko kanpin batean, Sardiniako hego-ekialdean.

Urriaren 1ean itzuliko da Espainiara, umeen zaintzari buruzko epaiketa amaitu ondoren. Izan ere, irailaren amaieran izango da ziurrenik epaiketa.

Udako opor egun hauek umeekin pasatzeko aukera du Rivasek, Cagliariko Auzitegiak pasa den abuztuaren 6ean berretsi baitzuen umeekin 15 egun pasatzeko deklarazioa. Horren arabera, opor-egunak Sardinian disfrutatu ditzake, baina ez Espainian.

José Estanislao Lópezek gogorarazitakoaren arabera, ahozko akordio bat lortu zuten amak berak epe hori amaitu ondoren umeak entregatu ditzan, eta ondoren, umeak berriro ikusteko aukera izan dezan.

Pasa den astelehenean Italian izandako ahozko-ikustaldian, Francesco Arcuri umeen aita bertan egon zen. Bertan, amaren eskaera aztertu zuten umeak Espainiara eraman ahal izateko udako oporretan.

Kasuarekin zerikusia duten iturrien arabera, ordea, Italiako autoritate judizialak berretsi egin zuen joan den uztailaren 12ko ebazpena "Rivasi dagoeneko emandako sarbide eskubideari" buruzkoa, zeinek Sardinian soilik ikusi ahal izango dituen umeak.

Beste alde batetik, joan den abuztuaren 2an emakumeen aldeko hainbat elkartek 258.000 sinadura aurkeztu zituzten Justizia Ministerioan, Juana Rivasen indultua eskatuz eta emakumearen zein bere haurren "sufrimendua" lehen bait lehen amaitu dadin.