Bigarren igogailua izango du Coloneko geltokiak
Geltokiko ataria eta Hendaiarako nasa lotuko ditu eta pareko nasarako pasagunea kenduko da
irun - Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakundearen bitartez, argi berdea eman dio Irun-Coloneko geltokian Hendaiako noranzkoko nasan igogailu bat instalatzeko lanen lizitazioari, “Topoaren erabiltzaile guztiek geltoki horretan irisgarritasun hobea izan dezaten”. Honela, bigarren igogailu bat izango du geltoki honek, Mourlane Mitxelena eta Colon pasealekuaren beste aldean, geltokirako azpialdeko sarbidean dagoenarekin batera.
Ohar baten bitartez, igogailu berriaren jarduketak “198.370,65 euroko aurrekontua (BEZ aparte)” izango duela eta “egikaritzeko aurreikusten den epea hiru hilabetekoa” izango dela azaldu zuen atzo ETSk.
Horrez gain, “igogailua instala-tzean, nasen arteko trenbide pasagunea kentzeko lanei ekin eta sareko puntu horretan segurtasuna hobetu” egingo dela ere adierazi du Euskal Trenbide Sareak.
Erakunde publikoak igogailu berriari buruzko xehetasun teknikoak ere azaldu ditu. Honela, “lehen tartean, atariko forjaturaino, igogailua metalezkoa eta kristalezkoa izango den estrukturaren barruan” joango dela zehaztu dute.
Aldiz, “atariaren kotan, ondoko dendaren parte bat hartuz, fabrika estalkia izango du igogailu beriak, altzairu herdoilezinezko ukituekin. Igogailua elektrikoa izango da, mugikortasun urria duten pertsonek erabiltzeko modukoa, eta bi geraleku eta zazpi metroko ibilbidea izango ditu, nasen eta kaleko kotaren arteko maila aldaketa gainditu ahal izateko”, ETSk azaldutakoaren arabera.
beste igogailua, martxan Igogailu berriaz gain, atzo bertan berreskuratu zuen Topoaren ibilbidean hirugarren erabiliena den Colon pasealekuko geltokiak bere azpialdeko sarbidea, Mourlane Mitxelenako igogailua egokitzeko egin diren lanen ostean. “Edikuluaren atzealdean ate bat jarri eta botoi sistema aldatzeko, igogailua otsailaren 6tik 15era ixtea beharrezkoa” izan dela zehaztu du Euskal Trenbide Sareak. - X.S.
Más en Sociedad
-
Sanidad alerta de los riesgos del consumo sin control de vitamina D tras las intoxicaciones en Baleares
-
Euskadi volverá a activar el aviso amarillo este jueves por temperaturas muy altas
-
El Supremo confirma la nulidad de parte del decreto sobre el euskera en las instituciones locales
-
Vodafone alerta a sus clientes de un nuevo timo que amenaza con suspender su línea