DONOSTIA. 21 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Errenterian beste gazte bat mehatxatu eta eraso egiteagatik mugikorra lapurtzeko, Segurtasun sailak adierazi duenez.
Atxiloketa atzoko ordu txikitan izan zen, baina gertaera pasa den ostegunekoa da. Biktima lagun batzuekin zegoen Errenteriako Tellerialde plazan eta pertsona batzuk inguratu zitzaizkion. Horietako batek jo egin zuen eta mehatxatuz mugikorra ostu zion.
Egindako ikerketekin lapurra identifikatzea lortu zen eta atzoko ordu txikitan aurkitu zuten Errenteriako diskoteka baten inguruetan.