DONOSTIA. PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak, Josu Waliño, 2016ko datuetan oinarritutako emaitzen berri eman du Martin Ugalde kultur parkean egin den aurkezpenean. Bertan, "helburu guztiak" bete direla eta .EUS-ek 6.302 domeinu izenekin bukatu zuela urtea azpimarratu du.

Kalitateari dagokionez, .EUS Euskadin Interneten eduki gehien sortzen dituen domeinua da. .EUS webguneek barra-barra publikatzen dituzte edukiak, 7.131 dokumentu batez beste web-orri bakoitzeko. "Ekarpen handia" dela esan du Waliñok.

Gainerako domeinuek (.com, .net, etab.) 1.782 dokumentu publikatzen dituzte batez beste web-orri bakoitzeko. .EUS domeinuaren erabiltzaile nagusiak enpresak dira.