Síguenos en redes sociales:

Eztei-jantziek 1.300 milioi euro mugitu zituzten iaz Estatuan

Ezkontza-enpresen susperraldia nabarmentzen ari da, ehungintzaren fakturazioaren ia %13a hartzen baitu

Eztei-jantziek 1.300 milioi euro mugitu zituzten iaz EstatuanPIXABAY

DONOSTIA. Eztei-jantziek 1.300 milioi euro inguru mugitu zituzten Estatuan 2015ean, ezkontza-enpresen susperraldia baieztatzen duen datua.

'Barcelona Wedding Summit' jardunaldian, IESE negozio eskolako Jose Luis Nuevo irakasleak azaldu du sektore honetako merkatu espainiarrak 2014an hasi zuela susperraldia %17ko igoerarekin aurreko urtearekin alderatuz emaztegaien eremuan. Senargaien eremuan, ordea, %13 igo zen.

'Barcelona Wedding Summit'-aren lehenengo edizioa nazioarteko topaleku bat da, non sektoreko hainbat profesional, zuzendari eta operadore elkartzen diren ezteietako modaren orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egiteko, Wedding Media International eta Barcelona Bridal Fashion Week-ek antolatuta.