Síguenos en redes sociales:

Udalerri euskaldunen mankomunitateak festa antolatu du gaur Bergaran

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak UEMA Eguna ospatuko dute gaur Bergaran. Goizetik hasita, hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, umeentzako jokoak, ekitaldi instituzionala, kantu-jira, herri-bazkaria eta dantzaldia izango dira herriko kaleetan barrena.