Síguenos en redes sociales:

Goierri eta Urola Garaiak San Martinak ospatu dituzte asteburuan

Urtero bezala, Goierri eta Urola Garaiko zenbait herrik San Martinak ospatu zituzten asteburuan. Aipagarrienak, Ataun, Arama, Gaintza, Urretxu, Zegama eta Zumarragako ekitaldiak izan ziren, jende mordoa biltzea lortu baitzuten. Ohi bezala, feriak, herri kirolak, haurrentzako jokoak, bazkariak, animalia erakusketak eta kultura ekitaldiak antolatu dituzte azaroaren 11ako ospakizunerako. San Martineko protagonistak, txerriak, leku askotan jarri zituzten ikusgai.