donostia - Después de que todas las traineras finalizaran la ronda clasificatoria para la Bandera de la Concha quienes consiguieron finalizar en los siete primeros puestos coincidieron en que los dos próximos domingos se aventura una regata muy igualada en la que Urdaibai, Hondarribia y Orio parten como grandes favoritos, pero en la que cualquiera de las otras cinco embarcaciones tratará de aprovechar al máximo sus opciones de hondear la ikurrina el próximo 10 de septiembre.
Joseba Fernández (Urdaibai). “Estropada bakoitza desberdina da”
Eguneko garaile irten zen atzo Urdaibaiko entrenatzailea, Joseba Fernández. Bere lehenengo hitzak honakoak izan ziren: “Helburua beteta”. Ez da gutxirako, sailkapen orokorraren lider izanda ezustekoa litzateke trainera Kontxako Banderan ez izatea datozen bi igandeetan. Hori dela eta, egindako lanarekin gustura zegoen amaieran: “Estropada polita egin dugu, batez ere barruraka. Barnean gaude eta horretarako etorri gara. Azken urteetan sorpresa gutxi izan da estropada honetan”. Ligako goiko postuetan dagoen berdintasunaren inguruan hurrengo hausnarketa egin zuen Fernándezek: “Berdintasun handia espero dut Kontxako estropadan eta horrela planteatuko dut. Liga joan den bezala ez dago beste ezer pentsatzerik, baina estropada bakoitza desberdina da”.
Mikel Orbañanos (Hondarribia). “Aukerak izango ditugu Bandera irabazteko”
Hondarribia bigarren postuan sailkatu zen atzoko estropadan eta Mikel Orbañanosek ez zuen besterik espero bere taldeaz: “Bagenekien udara guztian edin dugun lana egiten bagenuela ez genuela arazorik izango barruan egoteko, baina etorri eta arraun egin behar da. Estropada txukuna egin dugu eta oso pozik gaude”. Zaleak alaituko dituen mezua ere bidali zuen, “ea udaran izan den berdintasuna berriro ere ikusten dugun” esanez. “Iruditzen zait aukerak izango ditugula Bandera irabazteko eta aprobetxatuko ditugu dudarik gabe. Momentu onean iristen gara”, amaitu zuen bere solasaldia.
Gorka Aranberri (Orio). “Hobeto egin dezakegula badakigu”
“Faborito garen taldeek galtzeko dena edukitzen dugu eta irabazteko ezer ez”, izan ziren Orioko patroiaren hitzak amaitu bezain laster. Egindako lana “txukuna” izan zela esan arren “hobeto egin dezakegula ere badakigu” komentatu zuen Aranberrik. Igandeko estropadaren inguruan hau izan zen zarauztarraren mezua: “Bakoitzak bere helburuak jarriko ditu, baina helburu nagusia beti bandera irabaztea da. Mutilak horretarako preparatu dira eta mailarik onena erakustea espero dugu igandean”
Endika Pérez (San Juan). “Irteeratik gozatu dugu arraunean”
Segundu bateko aldearekin sailkatu zen San Juan, atzoko irabazle handietako bat. “Irteeratik gozatu dugu arraunean. Erreferentziak oso onak izan dira eta ziabogara arte oso gustura joan gara, baina azken momentuan segundu batengatik sailkatu gara”, esan zuen Endika Pérezek amaitu ostean. “Pixkat itxaron dugu denbora ofizialak izatera. Gogorra izan da, baina pozik gaude”, jarraitu zuen pasaitarrak.
Mikel Arostegi (San Pedro). “Prefiero ser octavo que décimo”
Pese a quedarse fuera de la Bandera de La Concha, el técnico sanpedrotarra Mikel Arostegi se mostró satisfecho con la actuación de la Libia: “Creo que es un bonito resultado. Prefiero quedar el octavo que el décimo. Hemos hecho una muy buena regata, estoy a gusto con el trabajo que hemos hecho, pero esto es así y tendrá que ser el próximo año. No hemos quedado fuera por un segundo, pero podemos quedarnos a gusto. Al principio de la temporada teníamos ocho bajas y la mitad del equipo era nuevo. Al final, hemos sido novenos en la liga y hemos quedado octavos en la clasificatoria de La Concha, y creo que ha sido un año positivo”.