DSBE erreformatzeko adostasuna bilatzen ari dira EAJ eta PSE
DSBEaren erreformari buruzko akordioa zabaltzeko eskaintza berretsi zieten atzo EAJk eta PSEk oposizioko gainerako alderdiei, “pertsona zaurgarrienak babestea eta lan-aukera bat eskaintzea” helburu duelakoan.
Horren harira, Podemosekin adostutako proiektua “iritsiera ala abiapuntu den” galdetu zuen EH Bilduk, eta bere zuzenketak aztertzeko prest agertu zen; PP+Cs eta Voxek, berriz, DSBEa murriztea eskatu zuten, “mugagabea izan ez dadin”. Elkarrekin Podemos, bere aldetik, pozik agertuta da akordioarekin 2018ko testuarekiko “jauzi kualitatiboa” eman duelako, “nahiz eta, zalantzarik gabe, haratago joan daitekeen”.
Radio Euskadiko asteroko solasaldian, Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea (DBE barne har-tzen duena) erreformatzeko egindako itunaren inguruan mintzatu ziren alderdietako ordezkariak.
Horren inguran adierazi zuen Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak, bere alderdia gai horretan “akordio gehiago” lortzeko prest dagoela, Elkarrekin Podemosekin egindako akordioaren helburua “pertsona ahulenak babestea eta lan-aukera bat eskaintzea dela” gogora ekarriz. “Horixe delako guk nahi dugun Euskadi, horren alde jarduten dugu egunero, Euskadi solidario, kohesionatu eta justuaren alde”, defendatu zuen.
Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi zuenez, hemendik aurrera “ganberako taldeek euren zuzenketa eta proposamen guztiak egiaztatu ahal izango dituzte” lege-proiektuan. “Akordioa zabalagoa izatea espero dugu”, gaineratu zuen.
Ildo horretan, lehendakariak EH Bilduri luzatutako eskaintza ere gogoratu zuen, ongizatearen inguruan “herri mailako akordio zabala” egiteko. “EH Bilduk, herriak eskatzen duen mailan jarduteko prestutasuna erakustea” nahiko lukeela esanez amaitu zuen.
Bestalde, Ekain Rico legebiltzarkide sozialistak argi adierazi zuen DSBEaren erreformak “pertsona gehiago babesten lagunduko duela, eta, horrez gain, aukera eta tresna gehiago izango dituztela euren egoera zaurgarritik irteteko”. Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioa balioan jarri nahi izan zuen, Euskadiko “hirugarren sektoreak bermatutako lege-proiektuaren ildotik doalako”.
“Idoia Mendiak bidalitako proiektua proiektu ona zen hasiera batean. Hura oinarri izanda, erraz garatu ahal izan dugu elkarrizketa zintzoko prozesua, guztion artean gehitzekoak ziren gaien inguruan. Eta elkarrizketa zin-tzoko esparru horretan lortu da akordio hori Elkarrekin Podemosekin”, esan zuen.
Azkenik, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak onartu egin zuen DSBEa erreformatzeko proiektua “lege garrantzitsua dela, hamarkada osorako babes-sistema kolektiborako oinarriak ezarriko dituelako, konbultsio ekonomiko eta ziurgabetasun handiko uneotan”.
Temas
Más en Política
-
El dueño de El Ventorro no vio preocupado ni con prisa a Mazón: "Fue como un día normal, uno más"
-
El PSOE niega las "difamaciones" de Ábalos y Koldo y cree que responden a su estrategia de defensa
-
Protestas en Gernika por la visita de Felipe VI
-
PNV y PSE defienden en el Parlamento vasco la legalidad del traspaso de la homologación de títulos extranjeros