Ekitaldi instituzional bat egingo da gaur Bartzelonan 2017ko abuztuaren 17ko atentatuen bosgarren urteurrena ospatzeko, lore-eskaintza batekin eta Cant dels Ocells interpretatuz; bestelako omenaldi eta protesta kontrajarriak ere izango dira, biktimek abandonua salatzen jarraitzen baitute. Urtero gertatu ohi den legez, Erakunde Terroristen Biktimen Kataluniako Elkartea (ACVOT), 17A Plataforma eta Politeia aldendu egin dira ekitaldi instituzionaletik, eta biktimei omenaldia egiteko deia egin dute 11.30ean, Kanaletetako Ramblan. Bere aldetik, ingurune independentistako 17A erantzukizun eskean herri plataformak ere protesta egingo du 12.00etan Europako Batzordearen egoitzaren aurrean, salaketa aldarrikatzeko hainbat lelorekin: “Espainiar Estatua eta CNI, eran-tzule”, Generalitat, ezerezean” “Inpunitatea kitto”.

Tarragonako Cambrils herrian bihar egingo dute oroimen ekitaldia Bakearen Memorialaren aurrean, hain zuzen ere, Bartzelonako Rambletako atentatua gertatu eta ordu gutxira, 2017ko abuztuaren 18ko goizaldean hildako bat, zazpi zauritu eta bost terrorista zerraldo utzi zituen erasoa gertatu zen leku berean.

Younes Abouyaaqoub 22 urteko Ripolleko (Girona) gazteak eragin zuen Bartzelonako sarraskia, 2017ko abuztuaren 17ko arratsaldeko bostak aldera, Rambletan paseatzen ari ziren dozenaka pertsona furgoneta batekin kolpatu zituenean, Katalunia plazaren eta Liceuren aurreko Miroren mosaikoaren artean 650 metro egin zituenean. Hamahiru pertsona hil zituen, eta ehundik gora zauritu, horietako bat handik aste batzuetara ospitalean hil zelarik. Gazte terroristak furgoneta utzi, Boqueria azokatik oinez ihes egin eta Bartzelona oinez zeharkatu zuen unibertsitateen esparruraino. 18.15ean, autoa aparkatzera zihoan gazte bati hurbildu eta labankadaz hil zuen, atzeko eserlekuetan etzanda jarri eta kontrol batetik ihes egitea lortu zuen.

Ondoren, goizaldeko hirurak aldera, bost terroristak hainbat pertsona harrapatu zituzten auto batekin Cambrilsen, eta oinez abiatu ziren ihesi itsas pasealekutik, lehergailudun itxurako txalekoak erakutsiz. Txaleko horietako lehergailuak simulazio hutsak ziren, gero jakin zenez, eta denak akabatu zituzten tiroz, mosso batek lau hil zituelarik. Lau egun ihesi eman ondoren, herritarren laguntzari esker Subiratseko mahasti batean ezkutatuta topatu zuten Mossoek Abuyaaqoub. “Alá handia da” oihukatzen ari zela alkandora irekitzen hasi zen, hark ere karga leherkorrak zeramatzala zirudien gerriko bat erakutsiz, eta tiroz hil zuten. Terroristek etsi-etsian erabaki zuten ekintza egitea, aurreko gauean, lehergailuak prestatzen ari ziren Alcanarreko (Tarragona) etxeko leherketaren ondoren, hantxe hil baitzen Abdelbaki Es Satty imama, zelulako kideak harrapatu eta erradikalizatu zituena.

Auzitegi Nazionalak uztailean berretsi zuen iaz zelulatik bizirik atera ziren hiru pertsona zigortu zituen epaia, idatziz onartuz instrukzioan biktimak “ahaztu izana”. 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Alcanarreko leherketan zauritua izan zen Mohamed Houliri; 36 urtekoa Rambletako furgoneta alokatu zuen Driss Oukabirri; eta zortzi urtekoa Said Ben Iazzari, laguntzaile izateagatik, bere dokumentazioa eta furgoneta utzi bai-tzizkien lehergailuak erosi eta garraiatzeko. – M. Tolosa

el dato

l Indemnizaciones. Hasta 355 víctimas figuran en la relación de hechos probados de la sentencia, aunque solo 216 han pedido alguna ayuda o indemnización al Ministerio de Interior. Por ahora, 130 obtendrán una compensación por los daños físicos o psíquicos causados con un importe global de 7,2 millones de euros.