Plaka berriak ETAren beste bi biktima gogoratzeko
1990an Donostiako Alde Zaharrean erahildako Miguel Paredes eta Elena Mareno omenduko dituzte larunbatean
- 1990eko apirilaren 6an Donostian ETAk hildako Miguel Paredes eta Elena Moreno senar-emazte gazteak izango dira, Donostiako Udalak "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak" izateagatik plaka banarekin gogoan izango dituenak.
Eneko Goia alkateak atzo prentsaurrekoan iragarri zuenez, haien oroimenezko plakak jartzea, aurrekoetan bezala ekitaldi xume batean egingo da, datorren larunbat eguerdian, Alde Zaharreko San Lorenzo kalean, aldez aurretik udaletxean senitartekoei harrera egin ondoren.
33 urteko Miguel Paredes, eta Elena Moreno, 30 urtekoa, ETAk suzko armaz egindako atentatu batean hil ziren, Donostiako alde zaharreko kale horretako taberna batetik irteten ari zirela. Gipuzkoan soldadu-tza egiten ari zen 18 urteko Javier Marcos Logroñoko semea, balaz zauritu zuten. Hilketa bikoitzak umezurtz utzi zituen bi alaba txiki.
Ekitaldi horrekin, Donostiako Udalak aurreko legealdian abian jarri zuen ekimenari jarraipena emango dio, hil ziren leku berberetan "Hirian bizia galdu zuten motibazio politikoko biktimen oroimena berreskuratuz eta espazio publikoan ikusaraziz".
Bikote gaztearen omenez jarriko diren bi plaka horiekin, guztira 19 plaka egongo dira hiriko hainbat puntutan: 13 ETAren biktima izandakoen omenez, hiru Komando Autonomo Antikapitalisten biktima izandakoentzat, DRILena bat, beste bat Batallón Vasco Españolek hildakoa, eta beste bat "ekintza polizialak" eragindakoa.
Temas
Más en Política
-
Trump mantiene la fecha límite del 9 de julio para imponer aranceles si no hay acuerdos comerciales
-
Sánchez alerta de que el desarrollo sostenible está en riesgo, pero evita señalar a Trump
-
Montero asegura que Hacienda ya prepara los Presupuestos de 2026 "en paralelo" a los de 2025
-
Montero plantea que la ONU acuerde "un impuesto global a las fortunas para reducir la pobreza"