"Lan handia bada ere, plakak banan-banan jarri behar ditugu"
Donostiako alkate Eneko Goiak Juan Manuel García Corderoren omenez egindako ekitaldian azpimarratu duenez, oraindik lan asko egin behar da biktimen oroimena behar den moduan gordetzeko.
Gaur goizean Donostiako Familia Santua kalean jarri duten plakarekin 14 dira Udalak hirian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak.
"Gaurkoa beste pauso bat izan da hiri honetan modu bidegabean bizia galdu zuten pertsonak oroitzeko eta hemendik aurrera, Juan Manuel García Corderoren oroimena ere bertan geratuko da", azaldu du Goiak.
Hala ere, oraindik 100dik gora plaka jartzea falta zaio Udalari biktimak oroitzeko. "Sufrimendua oso handia izan da hiri honetan. Ez hiri honetan bakarrik, baina Donostian zalantzarik gabe horrela izan da. Eta jarri behar diren plaken zenbakiak hori adierazten du", zehaztu du. Goiak aitortu du Udalak hasieratik "garbi" izan duela, "lan handia bada ere", plankak banan-banan jarri behar dituztela.
"Ez da plaka bakarrik, hori jartzerakoan familiarekin egon nahi dugu eta horrek lana ematen badu ere, uste dut merezi duela benetan pertsona horien oroimena behar den moduan gordetzeko", azpimarratu du.
Temas
Más en Política
-
Sánchez afirma que su mujer fue la primera que le pidió que no dimitiera
-
Las denuncias de ERC y PP contra la entrevista de Sánchez no llegan a tiempo a la JEC, que no se planteaba su suspensión
-
El juez del caso Koldo rechaza citar a Begoña Gómez por "informaciones no contrastadas"
-
PNV y PSE inician este lunes las conversaciones para formar Gobierno