Generalitateak bozkatzea segurua izango dela ziurtatu du
Igandeko hauteskunde-mahaien %99 bermatuta daudela adierazi du Kataluniako gobernuak
- Kataluniako Gobernuak atzo ziurtatu zuenez hauteskunde eguna "normaltasunez" gauzatuko dela 14F hauteskundeetarako izendatutako mahaikideen ukazio eskaera ugarien odnoren. Bozkatzea "segurua" izango dela ziurtatu zuen eta emaitzak gaur horretan bertan eskainiko direla.
Hain zuzen ere, Kataluniako Gobernuko goi-kargudun batek, Ismael Peña-Lopez Herritarren Partaidetzarako eta Hauteskunde Prozesuetako zuzendari nagusiak ohartarazi zuen aurreko igandean, behin-behineko emaitzak ez zirela 14F gauean jakitera emango, hauteskunde-mahai ugari osatuko ez balira.
Hala ere, Meritxell Budó Presidentetzako kontseilariak baztertu egin zuen aukera hori, izan ere, hauteskunde prozesuen zuzendaritza nagusiaren arabera, hauteskunde mahaien %99 "bermatuta" baitaude dagoeneko, eta otsailaren 14ko goizean osatzeko nahikoa kide badituztelako. Hori horrela izanik, "ez dago zertan pentsatu 14F gauean ezingo direnik hauteskundeen emaitzak aldarrikatu", argitu zuen Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, "mahai guztiak osatu ahal izango direla aurreikusten dugulako".
Agerraldi berean, "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan zien herritarrei. Budóren ustez, "ez da harritzekoa beldurra edo errezeloak egotea bete-betean pandemian murgilduta gaudenez", baina 14F egunerako ezarritako osasun neurriak beteta, boto-emaileen eta hauteslekuetan mobilizatutako pertsonen osasuna erabat "bermatuta" dagoela esan zuen.
Temas
Más en Política
-
La ministra Aagesen viaja este viernes a Portugal para acercar posturas tras la crisis del apagón
-
Esteban reivindica un 1-M "a diario" y ensalza la prevalencia de convenios vascos como uno de "los logros" del PNV
-
Sánchez carga contra el voto en contra del PP frente al plan antiaranceles
-
El comité del apagón investiga eventual ciberataque a instalaciones ajenas a Red Eléctrica