Troitiñok espetxean jarraitzen du aske uzteko agindua eman zela hamabost egun pasa direnean
Egoera honen errua Auzitegi Nazionaleko labirinto burokratikoari egotzi dio Etxerat elkarteak
- Etxeratek atzo salatu zuenez, Auzitegi Nazionalak Antton Troitiño gaixotasun larriagatik aske uztea agindu zuen autoa kaleratu eta "15 egunera" Madrilgo Estremerako kartzelan jarraitzen omen du.
Etxeratek ohar batean azaldu duenez, denbora tarte horretan Troitiño "lau aldiz" eraman dute ospitalera kimioterapia saioak jasotzera, eta familiartekoak ere "birritan" joan dira Madrilgo kartzelara, "elkarrekin etxera itzultzeko asmoz".
Izan ere, urtarrilaren 11ean emandako autoa "ez baitzen irmoa izan", aurreko ostirala, hilaren 22ra arte; eta kalte nabarmen hori "Auzitegi Nazionaleko labirinto burokratikoari" egotzi dio Etxeratek. Beraien esanetan, Troitiñok "ezin izan zuen espetxetik irten" joan den ostiralean, Espetxe Zuzendaritzaren txosten batek "baldintzapeko askatasuna ezartzea proposatu zuelako, hirugarren graduaren ordez"; eta Fiskaltzak eta epaileak horren inguruan "erabakirik hartu ez zutenez", presoak espetxean jarraitzen du "noiz irtengo den" jakin gabe.
Etxeraten ustez "bestelako garaietan" gaude jada, eta "salbuespenezko espetxe politikaren amaierak, presoen eskubideak errespetatzen dituzten jarreretarantz eboluzionatu" beharko luke, "urruntzeak erabat indargabetu eta beste neurri batzuetatik haratago". Gainera, preso dauden senideentzako "osasun-laguntza duina" eskatu dute; egoera "larriagotu" egin dela "covidaren pandemiarekin", eta "espetxeetako sindikatuek ere salatu dutela sorospen eza, eta, kasu batzuetan, espetxeetako mediku premia".
Temas
Más en Política
-
El juez interroga al exjefe de ETA Mikel Albisu por el asesinato de Gregorio Ordóñez
-
Sánchez se enfrenta este miércoles en el Congreso a preguntas sobre la estabilidad del Gobierno
-
La Fiscalía reclama que se unifiquen las acusaciones populares para no "dificultar" el 'caso Montoro'
-
El Supremo rechaza autorizar a Aldama que viaje a Estados Unidos para reunirse con el Club de Fútbol Inter de Miami