Síguenos en redes sociales:

Ziegako arrakalak

Urtero bezala, euskal preso politikoen sorkuntza lanak aurkeztu ditu Ataramiñek.Oier Goitia, Joseba Erostegi eta Ibon Muñoaren liburuak dira aurtengo nobedadeak

Ziegako arrakalakJose Mari Martínez

Urtero sasoi honetanegin ohi duen bezala, Ataramiñekultur elkarteakeuskal presoek espetxeetanondutako lanak kaleratu ditu.Hiru euskal presoren lanak dakartzaAtaramiñek aurten. Batetik, JosebaErostegi eta haren ilobaren arteanosatutako Txori mezulariak haurreizuzendutako ipuina; bestetik, OierGoitia gernikarraren bigarren olerkibilduma, Egia baten egunerokoa; eta,azkenik, Ibon Muñoa eibartarrarenHamaika desio utopiarako bertsoolerkibilduma.

Ibon Muñoaren bosgarren liburuada Hamaika desio utopiarako. Kordobakoespetxean sortutako etaordena kronologikoan antolatutako141 bertsoz osatzen da liburua. LeireNarbaizak osatu du liburuaren hitzaurrea.Oier Gonzalez Ataramiñeelkarteko kideak azaldu duenez,“eguneroko antzeko bat” osatu duMuñoak bere azken lanean: “Egunerokobat bailitzan, gaur egungo gaiaklantzen ditu liburuan Muñoak. Kartzelandagoena eta kalean dagoenaetengabe konektatzeko saiakeranabari da liburuan”.

Espetxeko euskal literaturaren uztarenbigarren nobedadea Joseba ErostegiEltzikorta preso antzuolarrakidatzitako Txori mezulariak ipuinada. Telefono deien elkartruke batetiksortutako lana da honakoa. Hainzuzen, espetxean dagoen Joseba osabareneta kalean dagoen Lorea ilobarenmezuek mimo handiz eraikitakokontakizuna da: “Telefono deiak egiten zizkidan osabak astero, etaliburu honi buruz hitz egin eta eztabaidatzengenuen biok”, kontatu duLorea Erostegi Josebaren bilobak,zeinak libururako marrazkiak ereegin dizkion. Umeei eskainitako ipuinadela eta haur irakurleak protagonistaizateko istorioa dela jakinarazidute egileek. Hasiera batean,“etxekoen” artean geratzeko sortuzuten ipuina, baina Ataramiñe argitaletxearekinkaleratzea adostu duteazkenean. “Osabak nahi zuen umebakoitza bere liburuaren protagonistaizatea, eta liburu interaktiboa sortudugu horregatik”, kontatu duLorea Erostegik.

ELKARLANEAN Oier Goitia gernikarrarenEgia baten egunerokoa duguAtaramiñeren aurtengo azken nobedadea.Goitiaren bigarren lana dahonakoa, aurretik Fakin Xokona plazaratubaitzuen. Antzeko diseinuarekin,eguneroko itxura du Goitiarenpoema multzoak. Lanaren hitzaurreaIon Telleria kazetariak idatzi du.Hain zuzen, Telleriak ziegakide izanzuen Goitia kartzelan izan zenean,eta harreman horretatik abiatu duteorain elkarlana.

Telleriak presoa lagundu du olerkibildumaren sorkuntzan: “Oierrekohitura du, egunero, olerki solteenbidez, egun horretan bizitakoak idatzitauzteko. Lan solte horiek emanzizkidan niri, eta ikusi genuen haribat bazutela bere sorkuntzek. Egunerokoada, eta egia bat du oinarrian:preso dagoenaren egia edo sentipenakdituzte olerki guztiek oinarrian”.Telleriaren hitzetan, “Goitiakespetxetik ihes egiteko abiatzendituen burutazioak” bildu ditu liburuan.Gabriel Arestiren Egia bat esateagatikpoema izan dute gogoanliburuari izenburua ematerakoan.Liburuko ilustrazioak, ostera, IkerMorenorenak dira.

DESAGERTZEKO SORTUA Oier GonzalezAtaramiñe kultur elkartekokideak aurkeztu ditu aurtengo hirunobedadeak, Bilboko Bira guneanegindako aurkezpenean. Ondo gogoratzendu Gonzalezek kartzela, hanegondakoa eta bertan idatzitakoabaita bera ere. Berak ere Ataramiñerenbitartez plazaratu zituen beregogoetak. Argitaletxe honen jardunean,elkarlanaren garrantzia azpimarratudu Gonzalezek, urteromoduan: “Elkarlan gabe ez da posibleAtaramiñen libururik egotea”.Hain zuzen, elkarlana oinarri, euskalpreso politikoen sorkuntzarako argitaletxebezala sortu zen Ataramiñe,eta 2002. urtetik dago martxan. Bideluzea egina du argitaletxeak presoenliteratura sorkuntzaren zabalkundean,baina Gonzalezek gogora ekarridu euren bokazioa zein den:“Desagertzeko sortu zen Ataramiñe,eta, lehenbailehen bada, askoz hobe.Euskal preso politikoen sorkuntzalanak inoiz gehiago plazaratubeharko ez dugun une horri begiragaude, horrek esan nahi izango baitu,presoak, kalean, gurekin baterasortzen ari direla”.