Sanchezek aurten aterako du lurpetik Franco, “biktimei duintasuna itzultzeko”
Epea irailaren15era arte egongo da zabalik familia gorpuaren kargu egin dadin, bestela Gobernuak erabakiko du non lurperatu
Donostia - Lau hamarkada geroago,Espainiako Estatuak Francisco Franco diktadoreari ohoreak kendukodizkio, bere biktimekin batera lurperatuta dagoena monumentuikaragarri batean. Urtea amaitu baino lehen, hilotza Valle de losCaidos-etik kenduko dute, eta, beraz, jada ez da Gerra Zibileko hobikomunik handienaren buru izango. Bertan, bi aldeetako 33.866 soldadudaude, horien artean milaka errepublikar frontekoak. Hori da, hainzuzen ere, Sanchezen legealdiko keinu nagusia, historiara pasatzekoasmotan. PP, ultraeskuin-taldeak eta diktadorearen familiaren presioaeduki arren, Espainiako Gobernuak atzo eman zuen pauso erabakigarria,eta horrela, talde faxisten erromesaldi nazionalei amaiera emateko.Espainiako presidenteak atzo esan zuen “biktimei eta demokraziari”duintasuna itzultzea bilatzen duela ekintza honekin. Gobernuakpresazko tonua eman zion bere planteamenduari, baita ultimatuma ere,gehiago itxaron ezin dela ziurtatuz. Irailaren 15a iristen badafamiliak hura ehorzteko lekurik zehaztu gabe, Espainiako Gobernuakerabakiko du. Itzulezina da.
Hasiera batean, familiak prozesuhonetan parte ez hartzea erabaki zuen, desehorztearen aurkazeudelako, baina atzo, Francisco Franco bilobak, bere izena jasoduena, Antena 3 kateari argitu zion atzo gorpuaren kargu egingozirela. Bide batez, dekretua “oportunista, koldarra etaerrebantxista” dela esan du. Hala ere, dekretua ezingo duerrekurritu, Konstituzio Auzitegian baino ezin baita egin, etaeskumen hori erakundeek edota PP berak dute, 50 diputaturekin.
Más en Política
-
Vandalizan la sede del PSOE de Cantabria con basura y pintando la palabra "mafia"
-
Feijóo exige la comparecencia de Sánchez en el Congreso: "Si sus socios siguen a su lado serán cómplices y encubridores"
-
Pradales preside el lunes el acto de reconocimiento al primer Gobierno vasco tras la dictadura liderado por Garaikoetxea
-
Montero se declara "profundamente traicionada" por Cerdán y destaca la reacción del PSOE: "Ha sido inmediatamente apartado"