Bere ilustrazioak, gitarrak eta perkusio elektronikoak oinarritzat dituelarik, bere lanei emozionalitate ikutua ematen ahalegintzen da. Barne mugak, buru osasuna eta emozioak lantzea da musikariaren abiapuntua eta helmuga.

Abesti bat:

Su Ta Gar taldearen Mari abestia. Beti ileak tente jartzen dizkit abesti honek.

Musika talde bat:

Rammstein. Talde honen presentziak, bere gitarra sendoek eta atmosfera sakonek musikaren alderdi berri bat ezagutarazi zidaten.

Barkalari bat:

Eñaut Elorrieta. Idazteko duen argitasunak eta abestuz transmititzeko duen gaitasunak, niretzat, Euskal Herriko bakarlari onena bihurtzen du.

Liburu bat:

Pájaros Azules. Momentu txar batean, ikuspegi filosofiko eta espiritual interesgarri bat eskaini zidan.

Idazle bat:

Laura Gallego. DBHko garaietan, bere saga bat irakurtzen aritu nintzen jo eta su: Memorias de Idhún.

Film bat:

El Show De Truman. Institutuan jarri ziguten eta denbora batez alde guztiak arakatzen ibili ginen kamera bila, kar kar kar.

Telesail bat:

From. Gidoi aldaketak, misterioa eta iluntasun puntu bat. Horren mende nago! Kar, kar, kar.

Kultur espazio bat:

Tabakalera. Nobela grafikoak irakurtzera joaten nintzen. Giro lasaia eta ekintzen eskaintza zabala egoten da bertan.