“Telesforo Monzon kontserbadorea zen gizarte gaietan eta iraultzailea aberri kontuetan”
‘Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea’ biografia ondu duPako Sudupe ikerlariak liburu mardul batean. Bergarakopolitikariaren bizitza jaso du bertan, baina baita Euskal Herriarenmugarri historikoak eta euskal abertzaletasunaren bilakaera ere
TELESFORO Monzonen bizitza papereraekarri du Pako Sudupek (Azkoitia,1959), Telesforo Monzon, aristokrataabertzalea. EAJtik HBra bilakaerapolitiko-kulturala lanean (Txertoa argitaletxea).Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegirenlana egiten ari zela, hark esanzion Monzon “abertzale handi eta eredugarria”izan zela, eta haren inguruko biografiarikez zegoela ikusita, hutsune hori betetzeaerabaki zuen Sudupek. Ez da mugatu Monzonenbizitzaren ingurukoak kontatzera,Euskal Herriaren mugarri historiko batzukere islatu ditu lanean, euskal abertzaletasunarenbilakaera irakur daiteke orriotan.
Zergatik Telesforo Monzonen biografia? Esatenduzu ez zenuela apologiarik egin nahi.
Bi arrazoi nagusigatik idatzi dut biografia.Txillardegiren lana egiten ari nintzela, harkesaten zuelako Monzon abertzale handiazela, “eredugarria”, eta ikusi nuen ez zegoelagehiegirik idatzita berari buruz, biografiarikez behintzat. Biografia bat merezi zuelaeta, hortik abiatu nintzen.
Zelakoa izan da dokumentazio prozesua?
Artxiboetara joan nintzen orduan, nik beraez bainuen ezagutu. Idatzien bitartez ezagutunuen, bere jaiotetxeko artxibora jo nuen,Olaso dorretxekora, gero Euskadiko ArtxiboHistorikora; gutun asko topatu ditut hor.Ahotsak Debagoienako lekukotasunak jasotzendituen proiektua ere baliatu dut, SabinoArana Fundazioa, Tolosako Probintzia Artxiboa?Horiez gain, oso garrantzitsua izan daKoldo Izagirreren Langosta baten inguruanbilduma, 80ko hamarkadan sei liburukitanbere hainbat artikulu bildu zituen eta horioso baliagarria izan da. Egia da badaudelaMonzoni buruzko liburuak, esaterako AnaiArteak argitaratutako Hitzeko gizona. Bertan,bere artikuluak eta berarekin harremanhandia izan zutenen testigantzak jasotzendira. Iñaki Anasagastik Llámame Telesforoidatzi zuen berari 1973an egindako elkarrizketabaten berri emanez, Egin-ek ere aterazituen bere artikuluak? Inoiz ez da erabatahaztuta egon, baina ez zegoen liburubatean bilduta bere bizitza, haurtzarotikheriotzara, hau da, ez da egon bere biografiabat eskuragarri.
Gaur egungo gazteek zer dela-eta ezagutubehar dute Monzon?
Batetik, esango nuke adin jakin bat daukagunokperspektiba historikoa edota bilakaerapolitikoa ikusteko interesgarria dela liburuairakurtzea. Orain dela 80 urte ze planteamenduzeuden, ze haustura eta erreforma,hori ondo islatzen du Monzonek. Gainerazubigilea izan da abertzaleen artean. Gazteenkasuan, zaila da eurei erakargarri gertatzeahorrelako pertsonaia historiko bat,askoz ere errazagoa izango litzateke hariburuzko pelikula bat egingo balitz, eta emangoluke egia esan, pelikula bat baino gehiagoegiteko ere.
Zubigilea zela diozu, eta euskarari balio politikoaeman zion gutxietakoa.
60ko hamarkadatik aurrera desmarkatuazegoen, EAJkoa zen eta bere burua jelkidetzatzuen: kristaua, elizaren doktrina sozialaeta aberriaren askatasuna. Baina berariiruditzen zitzaion EAJk irekia izan behar zuelaeta lekua izan behar zutela, komunistakbaztertuta, beste guztiek. Irekita egon beharzela, ezin zela izan aberatsen alderdia. Beraaberaskumea zen, baina herrikoia izan beharzuela uste zuen eta abertzale berriei lekuaegin behar ziela, ez baztertu. Abertzale etagudari zaharrak abertzale berriekin uztartzenedo lotzen saiatu zen.
‘Aristokrata abertzalea’ eraman duzu izenburura.Monzon ondoen deskribatzen duten bihitzak dira?
Berak esan zuen Bergara, bera jaio zenean(XX. mende hasieran), zaldunen eta langileenherria zela. Monzon zaldunen familiakoa zen.Argitaratu zuen lehenengo artikuluan, Eleuskera y las clases altas del País, “aristocraciavasca” deitzen zion bere familiari ere. Horkritikatzen zuen euskararen aristokrazia, osoona izan zela herriarengatik egin zuena, interespublikoaren alde lan egin zuela, bainahizkuntza kontuan gaizki jokatu zuela, baztertuegin baitzuen euskara, gutxietsi. Ondorioz,esaten zuen, euskal izpiritua ere galdu zela, arroztu. Horri buelta eman beharzitzaiola uste zuen bergararrak; bere ustez,Euskal Herria kohesionatzeko ez zuen balioerlijioak, arrazak, baizik eta nagusiki hizkuntzazen balio zuena. Horregatik, euskararibalio politikoa eman zion Monzonek, hainjustu zazpi lurraldeen arteko elementu kohesionatzailebezala.
“Kontserbadorea gizarte gaietan eta iraultzaileaaberri kontuetan”. Ondorio hori atera duzu.Nola izan daiteke? Ez da kontraesana?
Esan dezagun kristau demokrata zela. Adibidez,feminismoarentzat ez da erreferenteaizango Monzon, ezta Marxista bazara ere.Baina bai abertzalea izanez gero, eta batezere zazpi lurraldeak zure aberria direla sentitzenbaduzu. Ipar Euskal Herriarekin loturaestua zuen: gurasoak Senperen ezkonduziren, umetan DonibaneLohizunen bizi izan zenurte batzuez... Eurentzatatseden leku zen. Osoberea zen. Nafar zaletasunikaragarria ere bazuen.Gainera, bere arbasoetakobat, garrantzitsua gainera,Iruñean jaiotakoa zen,Tadeo Monzon. BergarakoOlasotar emakumebatekin ezkondu zen.
Nafarroan bakarrik 50 bathitzaldi eman zituztelaesaten du Irujok, JoseAntonio Agirre eta Monzonekinbatera: Lizarran, Lekunberrin, Tafalla,Agoitzen? Ez du esaten non, baina tokirenbatean harrika hartu zituzten, eta horrekpena handia ematen zion. Hitzaldi horiekNafarroa berreskuratzeko ziren, Estatuto Vasconavarro-tik kanpo geratu zenean. AgirrekCampaña de Conquista de Navarra deituomen zion. 60ko hamarkadan Irujori esatenzion bi gauza zirela inportanteak: bata, Nafarroarenmistika eta bestea, euskara. “Ametsaaurrera ateratzeko” gerra aurrean bainofaktore gehiago zeudela zioen.
Jelkide sentitu zen hil arte, kristau demokrataizanik, baina Herri Batasunan beso zabalikonartu zuten.
Berak bere ideologiarekin jarraitu zuen. HerriBatasunan beso zabalik hartu zuten, euskalestatuaren alde zegoen, zazpi lurraldeen alde,eta ez zuten behartu ezkertiar izatera. Berakristaua zen, baina ez klerikala edo apaizzalea. Bera demokrata zen zentzu horretan,esaten zuen independentziaren alde borrokatukozuela, baina autodeterminazio eskubideaonartzen bazitzaion Euskadiri, berakonartu egingo zuela jendearen erabakia. Hauda, erabakitzen bazen autonomia edo konfederazioaIberiar penintsulan edo independentzia.HBn esku zabalik hartu zuten etaazken lau urteak hortxe egin zituen, lasaiasko bizi beharrean, borroka politikoan:desobedientzia zibilean, manifestazioetan,Langraizeko kartzelan, gose greban?
Kontzientzia arazoak izaten omen zituen ETArenekintzak zirela-eta.
Hori da. Gaur egun komikoa iruditu dezake,baina Piarres Larzabalekin oso harremanona zuen, biak ziren teatrozaleak, eta 30 urtez ia eguneroikusi zuten elkar. Erabakipolitikoak hartubehar zituztenean, espiritusantuari eskatzen omenzioten argitasuna, ea ondojokatzen ari ziren, etabatez ere, kristau bezalaondo jokatzen ari ziren.Larzabalek esaten duMonzonek ez zuela ezeregin kristautasun aldetikleporatu dakiokeenik.Berak uxatzen zizkiolakontzientzia zalantzak,kezkak eta beldurrak.
Ze ondorio atera dituzu? Harritu zaituen ezertopatu duzu bidean?
Ez dakit ondorio bakar bat soilik atera daitekeenik.Nik bere testamentua aipatuz bukatukonuke. Maite zuen arrano beltza, zazpilurraldeetan arrano beltzak berea du Nafarroa,Iruñea, baina baita ere Gernika eta EAE,baita Donibane Garazi ere. Zazpi lurraldeetanhegaldatu eta bizitzeko moduan zioenberak. Euskarari dagokionez, euskaldunoikardantxiloak bezala kantatzea dagokigulazioen Monzonek. Abertzale guztiok etsaiarenaurrean bat egin behar dugula ere esatenzuen, “Mari-gaiztok banatzen gaitu”. Historianzehar banatu gaitu eta zatiketa horiekalde batera utzita batu egin behar dugulazioen.