Síguenos en redes sociales:

Udaberriko poesia ufadak

Ezra Pound eta Al Bertoren antologiak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak. Luigi Anselmikeuskaratu ditu poeta estatubatuarraren poemak, eta Joxemari Sestorainek, berriz, portugaldarrarenak

Udaberriko poesia ufadak

MUNDU zabaleko poesiaeuskarara ekartzekobere ahalegin etengabean,beste bi ale berrigehitu ditu bere uztara Susaren PoesiaKaierak bildumak. Hain zuzen,Ezra Pound estatubatuarraren eta AlBerto portugaldarraren poesia antologiakgehitu dira zerrendara. Kaieraberri hauekin 26 zenbakira iritsida 2014ko martxoan abiaturiko bilduma.Al Berto, jatorrizko izenez AlbertoRaposo Pidwell (Coimbra, 1948 ? Lisboa,1997), XX. mendeko Portugalgoidazlerik erreferentziazkoena da.

“Bazterreko etiketa atxiki izan zaiosarri, baina gaur egun FernandoPessoaren ondorengo poeta portugaldarantologatuenen artean dago”,Poesia Kaieren zuzendari Beñat Sarasolakazaldu duenez. Hala ere, ez daidazle ezaguna euskal letretan,euskaraz ez baitugu bere poemarikizan orain arte. Joxemari Sestorainekeuskaratu ditu aurrenekoz harenpoemetako batzuk, eta, beraz, antologiahau balio handikoa dugu euskalirakurleek autore honen berri izandezaten.

O Medo (Trabalho Poético 1974-1986)antologia hartzen da Al Bertorenpoesiaren lan gorena; Sestorainenitzulpenaren oinarria, ordea, O ultimocoraçao do sonho (Ametsarenazken bihotza) antologia izan da.

“Oso poeta pertsonala eta aberasgarriada, eta ez oso ezaguna. Merezidu deskubritzea”, nabamendu zuenSestorainek antologiaren aurkezpenean.“Bazterreko jendearen erretratugilefina” izan zen poeta portugaldarra,itzultzailearen esanetan.Ezra Pound (1885-1972) XX. mendekopoesiaren ezinbesteko erreferentziada, “imaginismoa deitu izan zitzaionmugimendu abangoardistako burugarrantzitsuenetakoa”, Sarasolarenesanetan. Sona handiko idazlea denarren, euskaraz oso gutxi irakurriahal izan dira bere lanak. BernardoAtxagaren Etiopia-n ageri dira harenerreferentziak, besteak beste, eta bereolerki batzuk ere euskaratuta daude,Jabier Kaltzakorta edo Eduardo GilBeraren eskutik, besteak beste. OraingoanLuigi Anselmi itzultzaileakharrapatu du Pounden unibertsopoetikoa, eta euskaraz eman du,haren ibilbidearen lagin bat osatuz.

“Ezra Pound XX. mendeko poetarikhandienetarikoa izan zen”, uste duAnselmik. “Ez bakarrik idatzi zituenengatik,baita, nola edo hala, berearoko zenbait olerkari eta idazlerenganizan zuen zuzeneko edo zeharkakoeragin handiagatik ere: T. S. Eliot,D. H. Lawrence, Robert Frost, JohnDoss Passos, Beat belaunaldikoak etaWilliam Carlos Williams, besteakbeste, James Joyce ahaztu gabe.Aipatzekoa da, baita ere, Erdi Arokopoesia ?Arbaut Daniel, Guido Cavalcanti,Dante bera? eta, batez ere,Ekialde Urrunekoa ?Txinerazkoa,batik bat? Europara hurbiltzeko eginzuen lana”, nabarmendu du Anselmik.

FAXISMOAREN ITZALPEAN Idahonjaio bazen ere, 1885ean, artean gazteazela, Europara joan zan Pound,eta Italian finkatu zen. BigarrenMundu Gerraren atarian, faxismoarenaldeko idazkiak idazten hasi zen.Faxismoa babestea, horixe izan da,Anselmiren esanetan, bere figurazikindu zuena, eta, neurri batean,bere literatura ekarpenari itzala egindiona. “Jendea oroitu ohi da batezere, Italian zegoela, Mussolinirenfaxismoaren alde egin zuela. Soberaordainduko zuen hori hamahirubat urtez eroetxe batean zarraturik...”.

Halere, Anselmiren esanetan,lan handia egin zuen beste idazlekide batzuk laguntzen, adibidez:“Inork gutxik aipatzen du nola eginzuen lan bere idazle-kide eta lagunenalde Ingalaterran bizi zenean,batez ere, hauen karreren hastapenetan,bakarrik eta laguntzarik gabezeudenean. Bera gabe agian ezgenuen Eliot-en The Waste Land(Lur Eremua) ezagutuko gureganaheldu den bezala. Berebizikoa izanzen, halaber, James Joyce-renUlysses Parisen argitaratzeko etazabaltzeko egin zuen ahalegin arrakastatsua,liburu hori Ingalaterraneta Estatu Batuetan debekatu zutengaraian”. Kartzelan eta ospitale psikiatrikobatean preso egon ostean,Italian hil zen Pound, 1972an.

Idazleak bere bizitzan egindako literatur-lan ugariaren lagin bat bainoez da Anselmik itzulitakoa “idazlearengarai eta estilo guztietatik zerbaitekarri nahiko lukeena”. Poundensorkuntza aldia luzea izan zenez?mendearen hastapenetik 1970ekohamarkadara arte? eta idatzitakoobra motak oso ezberdinak ?poemalaburrak, itzulpenak, kantu luze etalanduak?, zailtasunak izan dituAnselmik aukeraketa egiterakoan.“Dena den, zailtasunik handiena,itzulpen guztietan bezala ?eta batezere poesia itzulpen guztietan bezala?,itzulpena dela nabaritzen ez dentestu poetiko bat birsortzea izan da,xede hizkuntzan sorburukoa balitzbezala irakurriko litzatekeena”.