Síguenos en redes sociales:

Mendiguren: “Zaintzaren gaiak fribolitate puntu bat hartu duela uste dut”

Alfonbra azpiko zikinkeriak aireratu ditu Mendigurenek‘Zu entzuteko gaude’ bere azken liburuan. Andrazkoakprotagonista, zaintzari lotutako hiru istorio bildu ditu bertan

Mendiguren: “Zaintzaren gaiak fribolitate puntu bat hartu duela uste dut”

ZAINTZAREN inguruko liburu batargitaratu nahi izan ez duen arren,Zu entzuteko gaude laneko orrialdeetanbarrena hedatzen da gai hori.Hiru ipuinez osatu du bere argitalpen berriaXabier Mendigurenek (Beasain, 1964). Horietan,Irati, Edurne eta Berta protagonistekbakardadea, menpekotasunak dituztenpertsonen zaintzak ekar dezakeen sakrifizioaeta izateari zentzua aurkitzeko zailtasunekinbizi beharko dute. Aurrez planifikatu gabe,orain arte argitaratu dituen liburuekiko ezberdinakdiren elementuak bildu ditu idazleakliburuan, tematika eta tonu aldetik batez ere.Hala, Mendiguren beraren esanetan, “orainarte landu duen libururik diferenteena” daZu entzuteko gaude (Elkar, 2018).

Egunerokotasunean topa ditzakegun gai anitzlandu dituzu liburuan: bakardadea, menpekotasunakdituztenen zaintza eta horrek ekardezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkituez eta suizidioaren aukera. Zer nolakoa izanda istorio bakoitzaren sortze prozesua?

Beste edozein liburutan bezala, istorioak zure buru barruan hasten dira sortzen, mamitzen, gorpuzten? Gero, une batean idaztenjartzen zara, eta hasieran uste ez zenituenbideak hartzen ditu ipuinak. Oro har, esanliteke ez dela aurrez planifikatutako prozesua.Gero, istorio horiek ahalik eta txukunen,ederren utzi nahi izaten dituzu berrirakurtzeeta berridazteen bitartez, eta azkenik, istoriobatzuk liburu barruan utzi, beste batzukkanpoan utzi, osotasunak izan dezan zentzubat, batasun bat.

Zaintzaren gaia oso presente dago liburuan,baina esan izan duzu ez duzula zaintzariburuzko liburu bat egin nahi izan.

2016an hasi nintzen liburuko istorioak idazten.Orduan ez zen hainbeste aipatzen gaihori, baina geroztik modan jarri dela ematendu. Horrek, batetik, poztu egin nau, beharrezkoairuditzen zaidalako gizarte osoak izateagai horren kezka eta ardura, baina bestetik,iruditzen zait fribolitate puntu bat erehartu duela batzuen ahotan. Horregatik, liburukoazken istorioan, 2018 honetan idatzita,badago halako ziri bat. “Zaintza da gureiraultza” esaten du artista batek irratian, etahori entzuten duen protagonistak bere arteanhauxe pentsatu: “Eta Teresa Kalkutakoa CheGuevara berria”.

Emakumeak dira hiru protagonistak eta emakumeei‘lotutako’ egitekoa izan ohi da zaintza.Hain beharrezkoa, baina era berean hainikusezindua eta gutxietsia dagoena.

Ez nuke nahi inola ere inork pentsatzerikzaintzak emakumeen kontua izan behar duenik.Baina egia da emakumeak gehiago arduratzendirela besteez, eta baita lan horioharkabean pasatzen zaigula ere. Hala ere, beste gai asko agertzen dira ipuinetan, zaintzazgain.

Alfonbra azpiko sekretuak, ‘zikinkeria’ agerianutzi nahi izan duzu... Istorio triste samarrakdirela esan dezakegu.

Ez dira komeriak... Baina ez pentsa;aurrekoan, jendaurreko irakurketa bat eginnuen, eta ohartu nintzen umore eta ironiaugari dagoela lerro artean.

Orain arte argitaratu dituzun liburuekin alderatuz,esan duzu hau dela diferenteena, gaieidagokionez, bereziki. Zer dela-eta aldaketa?

Bai, orain arte, bikote kontuak eta gizarte arazoakateratzen zitzaizkidan batez ere, edo biaknahastuta. Eta baliteke hurrengo nire liburuetanere horiek agertzea, baina liburu haudesberdin atera da. Zergatik? Ba, ez nukejakingo esaten. Ez da aurrez hartutako erabakiaizan. Bizitzak berak eramaten zaitu batzuetanleku batera edo bestera, eta ederra daez jakitea zer etorriko den hurrena.

Hiru ipuinetako protagonistak emakumezkoakizateaz gain, andrazkoak dira istorioetakoharreman esanguratsuenetakoak ere. Hori ereberria dela esan duzu. Zer dela-eta aldaketa?

Gauza bera esan beharko nuke: berez aterazaidala. Beharbada, inguruan emakumeakditudalako, haiei entzuten diedalako eta zerbaitikasi nahi nukeelako. Barrako solasgaiekez naute askorik erakartzen.

Aurreko liburuetan izenik gabeko kokapenakziren nagusi eta oraingoan argi ageri da Donostiaeszenatoki gisa.

Beste edozein leku ere izan zitekeen. Bertanbizi naizelako, modu naturalean atera zaizkitDonostian kokatuak. Baina geografiak ez dumarkatzen istorioen nondik norakoa, erreferentziaezagun batzuk emateaz gainera, irakurleeiezagunak egingo zaizkienak.

Berrikuntzen bila gabiltza beti? Ala erronkabat ere izan daiteke idazlearentzat?

Idazleok ahots, tonu, estilo baten bila ibili ohigara urtetan. Eta lortzen dugunean, tentazioaizan dezakegu bertan goxo egiteko, errepikapeneanjausteko? Ni ez naiz berariaz tematuberrikuntzak bilatzen, eta oro har esangonuke nire ohiko idazkera topatuko duela irakurleak,baina egia da, baita ere, landurikogaietan badirela desberdintasunak.

Idazlea editore, editorea idazle. Idazle gisa baino,hedabideetan gehiagotan agertzen zaraeditore lanari lotutakoekin. Jada liburu askoduzu atzean, baina z

elan bizi izaten duzu bestealdean egote hori?Nire ogibidea da editore izatea, eta horrezgain, izugarri maite dudan zeregina da, aukeraematen baitit jende oso interesgarria ezagutzeko,besteen istorioak inork baino lehenagoirakurtzeko, eta istorio horiek hobetzenlaguntzeko. Neure istorio propioak idazteaoporretako eta denbora libreko lan bat da,gero eta gehiago. Bigarren honek ere askoematen dit, neurri batean, baina ez da zentralanire eguneroko bizitzan.

Idazle gisa denetik probatu duzu, baina ipuinetarajo duzu oraingoan ere.

Batetik, istorio bakoitzak esaten dizu, nolabait,zein den hori garatzeko generorik, luzerarik,tonurik egokiena. Bestetik, baina, ustedut urteekin neureago sentitzen ditudan formakhobesten joan naizela, eta fidelitate handienaipuinari diodala esan liteke. Ipuin luzesamarrak, estilo errealistan emanak, zailtasuntekniko berezirik erantsi gabe.

Duela gutxi Elkar fundazioak euskarazko kulturarenkontsumoaren inguruan egindakoazterketak datu kezkagarriak atera zituen argitara.Editore eta idazle gisa zein hausnarketaegiten duzu honen inguruan?

Zuk zeuk esan duzu, datu kezkagarriak dira.Gainera, uste dut errealitatean datu horiekare kaxkarragoak izango direla. Noski, ezinhorrekin poztu, baina ezta etsi ere. Akuilatuegin behar gaitu gogorrago ekiteko: euskaltzalegisa exijenteago izateko, bai gure bizitzapribatuan bai erakundeen aurrean, bai kontsumitzailegaren neurrian. Eta herri gisa ere,erosokerian eta etsipenean erori gabe, aurrerapausoakeman behar ditugu, ausardiaz etaargitasunez.

Esana duzu transmisioak huts egiten duela.Hori izan daiteke arrazoietako bat?

Hori konstatazio bat da. Aldi berean dagabezia askoren efektua eta arazo zenbaiteniturria. Konponbideak jartzeko, mila arlotanegin behar da lan, batera: euskal kultura erakargarriagoeginez, baina baita ere bideakjarriz sorkuntza garatzeko, gazteengana iristeko,gizarte osoak euskaraz funtzionatzenhasteko?