Síguenos en redes sociales:

Tenpluak akabatzeko deia

Gordintasunetik heldu dio Liher taldeak bere bigarren lan luzeari. Soinu gogor eta astunagoadakarten hamaika kantuz osatu dute ‘Tenpluak Erre’ diskoa, oraingoan ere hausnarketarakogonbita dakarrena. Donostiako Dabadaban dute aurkezpen kontzertua, gaur, 21:00etan

Tenpluak akabatzeko deia

AHALEGINEZ, dedikaziozeta mimoz egindakolanean sinesten dute Lihertaldekoek eta horrenemaitza da eskuartean dakartendisko berria. Donostiako musikarienbigarren lan luzea da Tenpluak Erre.Hauts (2016) lehen diskoarekin alderatuta,soinua dezente gordindudute. Aldaketa, hala ere, modu naturaleaneman dela diote. Hasierabatean, “Liher 2.0” bat egitekoasmoa izan zutela aitortu dute taldekideek,baina azkenean, “modunatural batean gertatu da dena”,azaldu du Iñigo Etxarri gitarra- jotzaileak.“Diskoan ez da behartutakogitarra akorde edo bateria erritmorik.Taldekideon influentziaknahiko bertsuak direnez, denoknorabide berean joan gara konposatzerakoorduan”.

Hamaika kantuz osatutako diskoanerritmo aldaketak nagusi dira, izanere, taldeari gustatu egiten zaioaurreikusi daitekeen horretatikaldentzea, “taldekide batzuei bestebatzuei baino gehiago”, gaineratu duIker Vazquez bateria-jotzaileak, umoretsu.Erritmo aldaketak gustukodituzte, baina kohesioa mantenduz.“Abestiak irauten duen denboranabesti berean zaudela nabaritzeagustatzen zaigu, aldaketa oso latzikgabe”, zehaztu du Vazquezek.

MITIFIKAZIOAREN AURKA Diskoberriarekin mezu ausarta helarazinahi izan dute eta tenpluak erretzekogonbitea egin dute, eraikin horiekzalantzan jartzea aldarrikatuz.Laukotearen ustez, “tenpluak tokisakratuak izan dirabeti, urteetan zeharbeneratuak, garrantzihandikoak, tenpluizate hutsagatik soilikmiretsiak izatera heldudira, arrazoi errealikizan gabe. Tenpluensinbolo hau gaur egungoeuskal kulturaraeraman nahi izan dugu, musikarenarlora bereziki”, azaldu du JoshkaNatke taldeko baxu-jotzaileak. Taldekideenarabera, gaur egun joerahori du jendeak orokorrean, “artistabatzuk mitifikatzekoa edo santifikatzekoaeta miresmen itsua adieraztekoa,egiten dutena egiten dutela”.

Hauts diskoarekin bezala, honetanere hausnarketarako gonbitea egindu Liher taldeak. Abesti gehienetangalderak luzatu dizkiete entzuleei,musikak jendearengana heltzekomodu aproposa eskaintzen duelauste dutelako: “Garrantzitsu ikustendugu guk eta gure inguruak ere ikusiedo bizi dituen kezkak, kritikak edoiritziak adieraztea eta entzuleakhausnarketara eramatea. Zabaltzenduzun mezuak balio dezala gutxienezkezkak sorrarazteko eta egoeradesberdinen aurrean gure ikuspuntuaadierazteko”, jarri duazpimarran Vazquezek.

Bestalde, iluntasuna dadiskoak biltzen dituenhamaika kantuetangehien sumatu daitekeenhitza. “Gureustez, euskal rockaorokorrean beti egonda alde nahiko ilunean,bai musikari dagokionean, baitaletrari dagokionean ere. Kantu batekesaten duen bezala, alaia ez da poesigarri.Baliteke inertzia horrek eraginizana konposaketa garaian. Halaere, disko hau ez genuke genero osoilun batean kokatuko”, argitu du bateria-jotzaileak.

Bigarren lan luzearen aurkezpenkantu gisa Sismografoa eta lurrikaraabestia aukeratu du laukoak. Diotenez,kanpoko iritziek eragin dutekantu hori hautatzerako orduan. Jendearigaldezka ibili ziren eta, ikusizutenez, “iritzia nahiko unanimea”izan zen. Horrekin batera, Lide Hernandoabeslariak dioenez, piezahorrek “single batek behar duenharrapatzeko gaitasun hori zuela iruditzenzitzaigun”.

Disko berriaren sortze prozesuaridagokionez, intentsua eta geldoa izandela diote, Hauts diskoarekin egin ezzuten bezala, orain patxadaz hartudute eta urtebete egon dira lanean,“gauzak ondo pentsatu, gure arteankantuak sortzen eta hitz egiten”, kontatudu abeslariak. Laukoaren arabera,Hauts diskoaren birarekin lortuzuen taldeak benetako egonkortasuna.Taldekide denak norabideberean zihoazela konturatu ziren,bai entseatzerako orduan, baita bigarrendiskoan pentsatzerakoan ere.“Hori ikusita, saihestezina izan zengitarra riff berriak aurreragorakouztea, ideia berriak ilusioz ekartzengenituen lokalera eta are ilusio handiagozjotzen genituen”, aitortu duEtxarrik.

Horrez gain, diskoaren prozesuahasieratik lasaitasunez hartu nahizutela erabaki zuten, nahiz eta azkenean,“diskoaren aurkezpenarenaurreko hilabeteak nahiko eroak etagogorrak izan diren”. Kontatu dutenez, diskoa bi aldiz grabatu beharizan dute, “lehen grabaketa guretzatgorde dugu; grabazio hori abestienikuspegi objektiboago bat eduki etabehar ziren aldaketak egin ahal izatekoerabili dugu, eta bigarren grabaketada definitibo bihurtu dena”,azaldu du Etxarrik. Gaineratu duenez,“ideia berriak lokalean jotzenhastea beti da polita. Behin grabatuakdaudenean hasten dira dudak,tentsioa handituz doa eta desadostasunaere areagotuz. Zer esanik ezdiskoari eman nahi zaion soinuabilatzen hastean?”

Behin diskoa kalean dela, zuzenekoetandefendatzea eta entzuleekinhan eta hemen konpartitzeada Liher taldearen asmoa.