Ingurune hezitzaileak
Espazioaren funtzio pedagogikoa gure eskolaeta ikastetxeetara iritsi da: heziketarako bideak,liburuetan ez ezik, bizi dugun testuinguruan erebadaudela ikasten hasi gara
DEMAGUN gure haur etagazteen hezkuntzarenarduradunak zerrendatzekoeskatzen digutela.Seguru aski, hezitzaileak, irakasleak,pedagogoak, gurasoak, psikologoak,hezkuntza politikariak izendatukogenituzke, eta arkitektoak zerrendansartzeko arrazoi gutxi aurkituko genituzke.Egiari zor, espazioa eta heziketarenarteko loturak lausoak direlaematen badu ere, azken urteetanpedagogia berritzaileak ?aspaldikojakintza bada ere orain ari garelakoaplikatzen? ezartzen hasiak dira eskolaeta ikastetxeetako espazioetan etairaultza arkitektoniko bat bizi delabaieztatu daiteke. Gertakizun horiengainean hitz egiteko heziketa espazioetanlan egiten duen arkitekto taldebat kontaktatu dugu: Nondik, Gasteizenlekutua den arkitektura etaHezkuntza-Ikerkuntza estudioa.
Garrantzitsua da aurrez esatea espazio-hezitzaileen gaineko gogoetagutxitan egiten dela ArkitekturaEskoletan. Ikasleen ikasketetan etxebizitzakhartzen du dedikaziorik handiena,arkitektoaren eraikitze-bizitzadomestikotasunaren inguruanizango delakoan. Hezkuntzan espazioarenegiteko hezitzaileari lekuairekitzen hasi zaion heinean, arkitekturatikere heziketara gehiagobegiratzeko joera ematen da ariapurka-apurka. Horregatik, ez dagutxiesteko xehetasuna Nondik lantaldeaosatzen duten Ahinitze ErrastiEtxeberria eta Alejandro GonzalezPerez arkitektoek, hezkuntzako arkitekturaeraikitzeko esperientziazgain, hezkuntza espazioen ikerkuntzaibilbidea izatea. 2016.urtetikaurrera eraikiak ditugun ikastetxeetakoespazioen berformulaketanlanean dihardute.
ELKARREKIN BERPENTSATU Heziketaespazioak diseinatzeko, ezinbesteanprozesu kolaboratibo bat eratubehar dela diote. Etxebizitza kolektiboarendiseinuarekin alderatuz ?erabiltzaileunibertsal eta utopikobatentzat proiektatzea?, eskola etaikastetxeetan aukera dago erabiltzaileguztien elkarretaratzea egitekoespazioen eraldaketa abiatu aurretik.Metodologia lanaren arabera,ikasle eta irakasleekin batera lan-saioirekiak antolatzen dira, ikastetxearenespazioetan pentsatzen hasteko.
Bakoitzak espazioarekiko begiradaezberdin batekin aberastuko du prozesua;irakasleek zehaztuko dute praktikaraeraman nahi duten pedagogiaeta ikasleek eskoletako espazioaknola erabiltzen dituzten kontatukodute (jantokia, korridorea, patioa,komunak... espazio hezitzaileak direlakontsideratuz). Eskolak dituenespazioen ezaugarriak ikertu behardira jarraian, funtzio eta helburuberriak bertan egokitzeko aukerakaztertzeko. Ikerketak integrala behardu izan. Ikastetxeetako espazioakdenboran zehar apurka-apurka eraikikodiren arren, espazio guztiakelkarrekin berpentsatu behar direlako.Gutxirako balio du patioarenespazioa inklusiboagoa egiten badugu,ikasgelek egiteko horretan dutenpapera pentsatzen ez badugu.
Prozesu hauetan, arkitektoen hasierakolana galdera egokiak plazaratzeadela diote: “Nola mugitzen garaikasgela batetik bestera? Non gelditzengara itxoin behar dugunean? Baal dugu jarrita egoteko txokorik? Zergatikgelditzen dira ikasleak beti txokoberdinean berriketan? Ondo erabiltzenote ditugu biltegiratzeko espazioak?Zergatik ditugu ikasgeletanikasle adina aulki eta ez gehiago?...”Nondik-ek aholkularitza eta gidaritzalanetan sinesten du, galderenerantzunak tokian-tokian eraikitzendirelako eta erabiltzailea espazioareneraldatze prozesuan inplikatzeaemaitzaren arrakastaren atal nagusienadelako. Ulertu behar dugu espazioakerlazio identitarioa lantzekoaukera eman eta baloreak transmititzendituela; ekintza kolektibo batenmemoria gune batekin harremaneandagoelako. Eta memoria eraikitzenduelako, diseinuak ekintzak gertatzekoaukera ziurtatu behar du.
GUNE BIZIAK Leintz Bailarako ArizmendiIkastolan bukatu berri dituzteespazio eraldaketa lanak, deskribatutakometodologiaren ondorio.
Konfiantzaren Pedagogiarena ikastolakaspaldi martxan duen egitasmoada, eta Nondik prozesuarenkonplize bilakatu dute. Espazio zabaleta argitsu batean txoko txikiak sortzekomoduak eraiki dira, bilera formaleta informaletarako tokia emanez,talde txiki eta handietarakolekuak prestatuz. Neurri eta izaeraezberdinetako gune hauetan koloreaerabili da aldartean eragiteko, goxotasunaeta elkartasuna iradokiz.
Hainbat altzariren eraikuntza teknologiakoklasean garatu dute ikasleek.
Espazioa gune bizi gisa ulertzean,eraldatze eta egokitze lanak ez dirasekula bukatzen. Espazioarekiko loturakonstante hau da, hain zuzen ere,ingurune hezitzaile baten ulerpena.Bide batez, esan behar dugu hezkuntzaeta espazioaren arteko harremanakpuri-purian egotearen seinaledela Iruñean martxoaren 5etik 7raNafarroako Eskolen Kontseiluakantolatuta ospatuko diren jardunaldiak.
Aukera paregabea eskoletakoesperientziak ezagutu eta hezitzaileaketa arkitektoak mahai berdinarenbueltan eztabaidan jartzeko.