PLAZAN jotzen hasi zela 35urte bete direnean, trikitiaalbo batera utzi eta gitarraelektrikoarekin agertu zenJoseba Tapia jendaurrera, joan denudazkenean. Joseba Tapia eta Besamotzakzuzenekoetarako proposamenarekindozena erdi bat kontzertuemateko asmoa iragarri zutenorduan, eta sorta horretako azkenaeskainiko dute datorren osteguneanBilboko Kafe Antzokian. Hasieraniragarritako horietatik azkena izangoda, bai, baina, egon dadila lasaiemanaldiez gozatzeko aukerarik izanez duena; frogako epealdia pasata,kontzertu gehiago eskaintzekoasmoa baitute, nahiz eta data berririkez duten oraindik jakinarazi.

Dani Narbarte (trikitia eta gitarra),Iñigo Telletxea (baxua) eta Iker Iriartek(bateria) osatzen dute Besamotzaktaldea eta lehen aldiz elkartudira egitasmo honetarako. “Gusturaari gara ?dio Joseba Tapiak?, taldeberria antolatu dugunez, egoeraberrian bezala sentitzen gara: eszenatokia,barruko soinua, errepertorioa,moldaketak... Bestalde, elkarrekinjo gabeak ginen, eta ederkiakoplatu gara”.

Tapiak bere bakarkako ibilbideko seidiskoetatik hautatu ditu zuzenekoraeramateko 14 kantu, “haiei biziaemateko aitzakia” ere ba omen daBesamotzak taldea, bere esanetan.Kantuak hartu eta birmoldatu dituzte,beraz, baina jatorrizkoek dutenabaino aire rockeroagoa hautatudute, “seguruenik geu ere belaunaldihorretakoak garelako, bai gustuz etabai gogoz”.

Trikitiaren hauspoa Narbarterenesku utzita, gitarra elektrikoa astinduzageri da Tapia emanaldiotan.Ikuslearentzat nobedade izan badaitekeere, ez da hala berarentzat:“Aspaldikoa da gitarrarekiko dudanmira eta erlazioa. Tapia eta LeturiaBand taldean jada gitarrarekin sortzennituen kantu gehienak. GaztetanEz dok Amairukoen eta Beatlesenkantuak kantatzen genituenarrebak eta biok, gitarra banaeskuan. Atzera begirako bat eginda,ez ote den gitarra joan den mendekotresna garrantzitsuena”, hausnartzendu lasartearrak. Orain arte taldeakemandako kontzertuetan nabarituizan duenez, entzuleek halakosorpresa bat hartzen omen dute, “trikitiarekinirudikatu eta gitarraelektrikoarekin agertzen” baita, bainabestetik, dakarten soinu rockeroagoaentzuleari ezagun zaiola dio,“ohitua dago entzuleria bateria,baxua eta gitarraren soinura”.

Esan bezala, ostegunekoa ez daazken emanaldia izango, are gehiago,Tapiak dioenez, hasi baino ez diraegin. “Publiko aurrean jotzeak etakantatzeak tira egiten digu, eta arnasahartzea bezain beharrezkoa duguzuzenekoa. Hori da gure ofizioa, gainera,kantuak sortu eta zuzeneankantatzea. Biak uztartzen jakinezgero, primeran”, dio abeslariak. Halaeta guztiz ere, dena ez da kantu etadantza: “artistikoak ez diren hainbatatal ikasi beharra daukagu: marketina,propaganda, ekonomia...”.

IKASI ETA IRAKASTEAZ Kantuaksortu eta zuzenekoetan eskaintzeaez da, gainera, Tapiak azkenaldianesku artean duen egitasmo bakarra.Pasa den azaroan Larreko Eskolatik.Trikitixarekin gozatzeko apunteakliburua kaleratu zuen, musikari etamusika irakasle ibilbidean ikusitakoetatikegindako gogoeten bilduma,“aspaldian buruan bueltaka” zituenkezka batzuek sortua. Muinean, haurreimusika irakasteko metodo etaohiturez dihardu bertan eta, batezere, metodo horiek dituzten desabantailaeta ondorioez. “Haurrak osogoiz hasten ditugu musika eskoletan,hor ez legoke arazorik baldin etaetxeko eta kaleko giroarekin lotutabaletor. Bestela, musika eskolako gaihotz bat bilakatu liteke. Gure garaianmatematikak ikasten genituen bezalaikastekotan, aspertu egin dezake,eta hala dela esango nuke. Horregatikhainbeste porrot. Irakasleak amoreemanda ikusi ditut hainbatetan,arrankatu ezinik, burutu ezinik”.

Horregatik, batez ere irakasleei begiraeginiko lana dela dio, baina gurasoentzatere egokiak izan litezkeenproposamenak ere badakartzalaliburuak. “Oro har, edozein musikazalekgustura irakurriko duen liburuadela uste dut”.