KOKEIN talde eibartarrakbere ibilbideko bosgarrenlana kaleratu berri du,Lurpekhariä izenekoa.Izan (2012) atera zutenetik lau urteigaro direnean, lan berri honekinagerian utzi dute berriro ere gauzakdenboraz eta ondo egitea gustatzenzaiela Zaloa Urain (ahotsa),Jatsu Argarate (baxua, teklatuak,theremina), Iker Saenz Zaitegi (gitarra),Ruben Txitxes (gitarra) etaHaritz Leteri (bateria, ahotsa).

Euren diskorik gogorrena da Lurpekhariä,rock purua, distortsiozbetea. Iraganeko lanetan ez bezala,oraingoan kantu berriak egiterakodefinitu zuten diskoak izango zuenestilo edo kolorea. “Hasieratik planteatugenuen kontua izan zen abestiakguk eraman nahi genituenlekura ematearena ?azaltzen duLetek?. Orain arte, soinu aldetikhelburu zehatz bat izan gabe eginizan ditugu kantuak, baina oraingoanrock-a egin nahi genuen, orainartekoa baino biziagoa eta gogorragoa,eta hori buruan edukitaegin ditugu kantuak”. Gitarra, korueta erritmoen lanketa sakona dakardiskoak, entzunaldi bakar bateaninolaz ere asimilatu ezin direnxehetasun eta geruzaz betetakobederatzi kantuko bilduma osatubaitute eibartarrek, rockaren aurpegiugariak ikustaraziz, entzunaldibakoitzean desberdinak.

Lurpekhariä-ren grabazioaren zatiinstrumentala Bonberenea Estudioanegin dute, iazko abuztu etairailean, Karlos Osinaga Txap-ekin.“Nahi genuen soinu hori lortzekobera oso egokia zela iruditzen zitzaigun,eta hala izan da, dudarikgabe. Oso gustura gaude soinuarekin”,kontatu du Letek. Ahotsakberriz Donostiako REC estudioangrabatu dituzte eta Lete bera izanda kasu horretan soinu teknikaria.Bartzelonako Ultramarinos Mastering-eko Victor Garciak biribildudu gero aurreko biek egindakoa.

Gainera, Felix Buff (WillisDrummond) bateria-jotzaileakperkusioak jo ditu abesti batean.Letrei dagokionez, sentimendu etabizipen pertsonalak eta, aldi berean,unibertsalak ere badiren horiek azaleratzekoariketa egin dute bestebehin Kokeineko kideek. Denek partehartzen dute eginkizun horretan,nahiz eta Urain eta Argarate izangehien idazten dutenak. Letek kontatzenduenez, disko honetan badirabarruak askatzeko idatzitakokantuak: “Loturak kantua, esaterako,kide baten bizipen batetik datoreta beretzat, nolabait, terapeutikoaizan da letra hori idaztea”.

PRESIORIK GABE Hamabost urtebaino gehiago dira Eibarko neskamutilbatzuek Kokein sortu zutela.Urainen ahots indartsu etabereziak, beste taldekideen sendotasunmusikalak eta kantuen borobiltasunakiragartzen zuen euskalrockaren plazara zetorren taldehura ez zela uda baterako etorri.

Kokein (Gaztelupeko Hotsak, 2002)aurkezpen lan laburra eta lau lanluze kaleratu dituzte urteotan:Lotuta egon arren (2004) eta Mundumargotu berri bat (2007) GaztelupekoHotsaken babesarekin etaIzan (2012) eta Lurpekhariä hau,autoekoitziak. Hasierakoak kontzertuzbeteriko urte intentsuakizan ziren arren, Kokein ez da inoizizan gauzak presaka edo presiopeanegin izan dituen taldea. Batezere, ondo pasatzeko eta gustukoenduten hori egiteko zerbait baita taldeaeurentzat. Sortu zenetik ezomen dute hilabete bat baino gehiagopasa entseatu gabe eta, taldeazaparteko bakoitzaren bizi eta agendakuzten duen heinean, asteroasteroelkartzen dira lokalean.

Eurena ez da sprint-a, iraupen-lasterketabaizik. Egoerak markatzendien erritmora egokitzea da eurenibilbidearen gakoetako bat; kantuakegiten joan eta prest daudeneangrabatu edo kontzertu kopuruamurriztu dituzte, taldea eta taldeazapartekoa bateratu ahal izateko. Bizitza pertsonaleko egoera aldaketakmedio, erritmo hori dezentejaitsita izan dute azken bizpahiruurtetan. Izan diskoarekin urtebeteinguruz aritu ziren kontzertuakematen, baina gero oso kontzertugutxi eskaini dituzte. “Jendea eregaldezka genuen jada, ea Kokein gelditutaote zegoen edo ari ote ginenzerbaitean. Eta bai, ari ginen,urpekariak bezala, ur-azaletik ezkutuan,lanean, baina ur-azalera begirabeti”. Horra diskoaren izenburuarenjatorria. “Gu, ordea, gehiagogara lurrekoak uretakoak baino,hortik Lurpekharia izenburua. Hhori sartu diogu Haria hitza ere sortuz,esateko nolabait ez dela hariaeten eta Kokeinek hemen jarraitzenduela betiko indarrez”. JosebaLarratxek Izukari gaitzizenez diseinatuduen azalean agertzen da Lurpekhariärenpertsonaia, hain zuzen.