SOINUA bizitza da oinarrian,edozer adierazi dezakeenfenomenoa dugu. Gure belarrieketengabe jasotzendituzte soinuak, isiltasunik ez dabizitza dagoen lekuan. Ez baduzuezer entzuten, “zaude lasai, ez dagobueltarik, hilda zaude edo soinuetanez baduzu adierazpenik irakurtzen,hasi kezkatzen, hiltzen arizara”, horrelaxe mintzatu da musikari,soinu diseinatzaile, soinuartista, idazle eta kazetari moduralanean dabilen Xabier Erkizia nafarra(Lesaka, 1975).

Baina, egiten duen honi guztiari“sasi” aurrizkia eransten dio. “Topikoaktopiko”, ez daki ondo alergiazedo beldurrez, baina etiketekinsekula ez omen da ongi eraman, etahorregatik haiek gainditzen saiatzenda ?“oraindik ikastea izatendudalako helburu nagusi, edozeinalor edo abenturetan”?. Zereginbatean denbora gehiegiz arituz gero,salto egiten ahazteko arriskua egotenda bere ustetan. “Jakina, askotanerori ere egiten naiz eta horrenguztiaren gainetik edo aldi berean,entzule saiatua izaten saiatzen naiz.Ia beti. Baina zaila, oso zaila da”.

“Belarrietan kilikak” sortzen zizkiotensoinuek bultzatuta murgilduzen Erkizia unibertso honetan, alegia,efektu hori sortzeko gai zenmusika egiten. Musikaren ideiaahalik eta zabalen izan zedin, soinugehiago egiten eta biltzen hasizen eta orain, nagusiki, belarriakinteresatzen zaizkio. Bere ustez,belarrietan egiten dute topo hitzek,zaratek eta beste soinuek, eta talkahorretan sortzen ditugu arteak,musikak, poesiak eta gainerakoak.

Norberak bereak. “Egun batzuetan,musikari gehiegi eta soinularien faltanabari dut. Bestetan, aldiz, musikariagoizan nahi nuke”. Bere buruaez du soinu ekologistatzat hartzen.“Batzuetan nahiago nuke ez entzuneta beste batzuetan zorioneko sentitzennaiz, zenbat gauza zoragarrientzuteko aukera izaten dudalako”,aitortu du.

SOINU PILAKETA Askok uste dutenarenkontra, soinuak ez ditugubaztertzen, gure arreta izaten dahorren arduraduna. “Soinu guztiakpilatzen ditugu, gure belarriakenpatxatzen dituen amaigabekosoinu meta erraldoi batean”. Gainera,gero eta soinu gehiago ditugugure inguruan, eta horren ondoriozgero eta ozenago hitz egitendugu. “Soinuz asetutako inguruneetanbizi gara. Horiek guztiekerakutsi nahi izaten dute berenboterea ahalik eta zehatzen; ezegonkorraketa desorekatzaileakdirenak estaliz, ahal bada. Ozentasuneaneroso sentitzen gara, babestuak.Halere, hipokrita hutsak gara:zarata beti besteei egozten diegu”.

gaitasunadugula, hots, objektu bihurtzekojoera daukagu, gure gusturaerabiltzeko. Baina oker gaude antza,ezomenbaitu horrela funtzionatzen.“Soinuek gu baino azkarrago bidaiatzendute, gu baino azkarrago iristendira eta gu baino azkarrago alde egitendute. Geu goaz berandu. Eta halaere, erreproduzitzaileak, bozgorailuaketa bereziki bolumena igotzekobotoiak ditugulako soinuak kontrolatuahal ditugula uste dugu”, arrazoitudu Erkiziak.

ENTZUTEKO PAZIENTZIA Mendeetaniraun duen entzuteko modu batgaltzen ari garela dio audio-artistahonek. Mendeetan bizirautekobehar izan duguna, hain justu.Horren arrazoi asko dago, eta denakdaude estuki lotuak. Eta onar dezagun:“Aurrerapenak ez du entzutekopazientziarik, eta biztanleok, ondorioz,ere ez. Prezio garestia du aurrerapenak,eta azkar doa. Oso azkar,azkarregi. Gu konturatu orduko,aldatu da. Soinua ere, zentzu horretanprogresista da. Entzumenaordea, ez”.

Audio-artista den aldetik, Erkiziarenzereginetako bat soinuak grabatzeada. “Neure burua ahazten saiatzennaiz grabatzen dudanean. Kanpokosoinuak bakean uzten eta barrukoakbaretzen. Baina ezinegona halakoa izaten da batzuetan, soinuen atzetikjoaten naizela, haien bila. Iaehiztari baten gisara. Eta betigaltzen dut. Ehiztariak bere harrapakinarenabiadura geldiarazidezake, nik ez”. Horregatik, soinuakgrabatzeari berandu iristearenartea deitzen dio lesakarrak. Grabatzenhasten denean sekula ez dujakiten zenbaterako izango duen.“Egunaren, egoeraren, soinuaren,grabagailuaren edota bateriarenarabera izaten da. Ez dago araurik.Gainera, soinuak merezi badu, denboradesagertzen da”.

Etorkizunari begira, Erkiziak adijarraitu nahi du, behintzat belarriekaguantatzen duten arte, “ez baitutebetirako iraungo”, gogorarazi du.