Euskal eleaz
‘Euskara jendea’ dokumentalen lehen emanaldietako harrera ona ikusita,beste esparru batzuetan ere lekua egin nahi du euskararen eta euskal hiztunkomunitatearen historia ezagutzera eman nahi duen dibulgazio lan honek
HIRU urtez lanean jardun du BilbokoZenbat Gara eta Ibaizabal-Mendebaldekultur elkarteetako hainbatkidek osatutako lan taldeak Euskarajendea dokumental sorta gauzatzen. Egindakolanak eman du bere fruitua azkenean eta,emaitza esku artean, pozik da Lutxo Egia,proiektu honetan gidoilari lanetan aritu dena:“Proiektua oraindik ez da bukatu, orain datorfase erabakiorrena, jendearen aurrean emaitzaerakutsi eta iritziak jasotzea”, dio zuhurtziazEgiak. Dokumental bilduma honen lehenemanaldiak eman dituzte dagoeneko EuskalHerriko hiriburetan eta emanaldi gehiago ereizango dira aurrera begira.
Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearenEuskara jendea: Gure hizkuntzaren historia,gure historiaren hizkuntza liburua izanduabiapuntudokumental sorta honek. 2006an Pamielaetxeak argitaraturiko lan honetan, euskalhizkuntzak eta kulturak izan duten ibilbide historikoaeta munduan duten presentzia aztertuzuen Xamarrek era didaktiko eta ulerterrazean.Testuak arrakasta handia lortu zuen EuskalHerrian eta, gaztelaniara itzulitako bertsioariesker, baita Hego Ameriketako diasporan ere.Hori dela-eta, beste urrats batematea erabaki zuen liburuaren egileak: hala,Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kulturelkarteetako kideekin harremanetan jarri etaEuskara jendea dokumentala gauzatzeko lehenideiak sortzen hasi ziren.
2010eko neguan, proiektua gorpuzten hasi zirenetik,lan taldea ugalduz joan da etengabe.Euskara jendea proiektua gidatu duen lan-taldefinkoa Xamarrek (ideia originala eta gidoia),Mikel Arredondok (produkzioa), Lutxo Egiak(gidoia), Adur Larreak (grafismoa eta post-produkzioa),Hibai Castrok (argazkilaritza etaerrealizazioa), Lon Fernandezek (soinua) etaMaria Uriartek (off ahotsa) osatu badute ere,beste asko ere badira egitasmo hau posible egindutenak: “Kolaboratzaile, lagun eta ezagun askorenlaguntza eduki dugu prozesu osoan, elkarlanaizan baita egitasmo honen oinarri nagueuskalgintza sia”, onartu du Larreak. “Eskura eduki ditugunbaliabide urriak izanda, oso lan duina egindugula uste dut eta emaitzarekin oso pozik gaude”,gehitu du post-produkzio arduradunak.
MITXELENAREN HITZEN ILDOTIK “Egiazko misterioaeuskararen iraupena da, ez jatorria”, esanzuen behin Koldo Mitxelenak. Hain zuzen ere,tesi hori da dokumental sorta honen abiapuntua,Egiaren esanetan: “Zalantzarik gabe, euskararenjatorria misterio bat da: ez dakigu nondikdatorren, ez noiz sortu zen, ez zaio seniderik ezagutzen...
baina bere jatorriarena adituen ikergaiada gurea baino gehiago. Hizkuntza batenhistoria bere hiztunena da ezinbestez. Horregatik,Euskal Herriaren historia azaldu nahi bada,euskaraz mintzo den jendearen historia azaldubehar da. Xamarrek liburuan egin zuen bezala,hiztun komunitatearen historia kontatu nahiizan dugu: nola historian zehar euskal hizkuntzkomunitatea eraldatzen eta egokitzen joan den,eta batez ere nola lortu duen bizirautea historiaaurretik gaur egunerarte, beste hizkuntza batzuekinelkarbizitzen”, adierazi du Egiak. Horrelaba, eta Xamarren liburuan datozen ideietatikabiatuta, atalez atal euskal hiztun komunitatearenhistoria osatuz joan da lan-taldea.
ELKARRI LOTUTAKO SEI ATAL Liburu bat oinarriduen ikus-entzunezko lan bat izan arren, lengoaiabatetik besterako jauzia “urrats naturala”izan dela aitortu du Egiak: “Xamarren liburuakeuskararen historiari buruz dibulgaziomailan zegoen hutsunea bete zuen bere garaian,bada, hau ikus-entzunezko lengoaiara moldatzeazen hurrengo pausoa”, uste du. Formatuarenaukeraketan ez omen zuten zalantzarikeduki: “Ikus-entzunezkoa oso lengoaia potenteazela pentsatu genuen, eta bereziki dokumentalekezagutza transmititzeko modu atseginaeskaintzen dutela ikusi genuen. Ez da zaila izanidatzizkotik ikus-entzunezkora egokitzea; agian,lana bera antolatzea izan da zailagoa, historiaaurretik gaur egunera arte datozen istorioakantolatzea, alegia. Datu edo informazio zerrendabat eman genezakeen, baina nahiago izandugu atal bakoitzean errelatu bat sortzea”, jakinarazidu Egiak. 45 minutuko sei atal dira guztiraEuskara jendea dokumental bilduma osatzendutenak: Historiaren atarian, ErromakoInperioan, Aniztasunaren bidean, Mugetangaindi, Gerren arteko Pizkundean eta MunduaOsatzen. Azken honek euskara XXI. menderabizirik heldu dela aintzat hartzen du, horixebaita proiektuaren funtsa: hizkuntzaren jatorriabaino, honen biziraupenaren gakoakaztertzea.
LAN-TALDE ZABALA Mendez mende bidea egitenduen historia hau kontatzeko kolaboratzailesare zabala izan du lan-taldeak inguruan, tarteanhistorialari, hizkuntzalari eta oro har kulturgileak:Joseba Agirreazkuenaga (historialaria);Amaia Aire (irakaslea eta kulturgilea);Peter Bakker (hizkuntzalaria); Belen Bengoetxea(arkeologoa); Jacques Blot (arkeologoa);Antonio Breschi (musikaria); Iñaki Camino(hizkuntzalaria);William Anthony Douglass(antropologoa);Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria),Iratxe Esnaola (informatikaria eta .eusekimenaren koordinatzailea); Diego Garate(arkeologoa); Joaquin Gorrotxategi (hizkuntzalaria);Jose Angel Irigaray (kulturgilea etaidazlea); Neskuts Izagirre (antropologoa); JurgiKintana (historialaria); Joseba Lakarra(hizkuntzalaria); Juan Jose Larrea (historialaria);Beñat Oihartzabal (hizkuntzalaria); LourdesOtaegi (literatura irakaslea); Jon Sarasua(bertsolari eta idazlea); Elena Torregarai (historialaria)eta Mertxe Urteaga (arkeologoa).
Kolaboratzaile hauek izango dira ikus-entzuleakeuskararen historiako bideetan barrenaeramango dituztenak. Euren aportazioarekinbatera, Euskal Herriko zein atzerriko txokoesanguratsuen irudiak, garai historiko bakoitzagirotzeko dramatizazio txikiak, ilustrazioeta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerakoegokitutako musika aurkituko dugu:Ruper Ordorika, Josu Zabala, Joseba Tapia,Gose, Audience, Mursego, etab.
Dokumentaletako grabaketetan makina batbitxikeria bizi izan ditu lan-taldeak, eta horietakobat kontatu nahi izan du Larreak:“Baskoien dramatizazioa egin genuenean, basobatera joan ginen eszena bat grabatzera. Bertanhitzordua egina geneukan grabaketaraardiak ekartzekotan geratu zen artzain batekin,baina artzaina ez zen agertu. Azkenean, haurtalde bat ardi larruekin mozorrotu behar izangenuen eszena grabatzeko. Dena den, emaitzatxukun geratu da. Baliabide faltaren aurrean,imajinazioa oinarrizko elementua izan da,dudarik gabe”, kontatu du Larreak umoretsu.
ASMO DIBULGATIBOA Orain, egileen helburuada emaitza ahalik eta jende kopuru handienerairistea. Euskal hiriburuetako estreinaldiakigarota, Bilboko Zinebi jaialdian eta BidasoakoArkeologia Zinemaldian, Irunen, ere ikusgaiegongo dira dokumentalak. Horrez gain,sei kapituluak DVD euskarrian kutxa bateankaleratuko dira aurki, Durangoko Azokarabegira ere arrakasta izango duelakoan. Halaber,ETB-k sorta osorik emango du.
Egileen asmoa proiektu honek irautea da etaez Euskara jendea produktu iragankor bat izatea.Hori horrela, bere eraginkortasuna askozaindu dute eta, dokumentalez gain, materialdidaktikoa ere sortu dute: “Dokumentalak ahaliketa leku gehienetan erakustea da asmoa, bainahelburu dibulgatibo bat ere badago honenguztiaren atzean; irakaskuntzan, euskaltegietan,unibertsitatean nahiz beste hainbat esparrutanere bere lekutxoa eduki nahi baitu lanhonek”, aitortu du Egiak.
Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi dokumentalekzazpi hizkuntzetan dakartzatela azpitituluak:ingelesa, frantsesa, gaztelania, katalana,portugesa, japoniera eta galesa. Azpitituluenalorrari garrantzi berezia eman zaio, Egiarenesanetan: “Euskal herritarrentzat ez ezik,Euskal Herrian bizi diren erdaldunentzat, diasporanbizi diren euskaldunentzat eta oro harhizkuntzen inguruan interesa duen ororentzatdokumentalok interesgarriak izan daitezkeelauste dugu. Hortaz, ahalegina egin beharko daemaitza atzerrian ere ezagutarazteko”.