Nik ez dakit dantzan
NIK ez dakit dantzan”, “nik ez dutbelarri onik”... Horrelakoak entzutean,nik galdetuko nuke zer dendantzan egitea, zer den belarria onaizatea, eta seguraski erantzun berak pistaaunitz emanen liguke jakiteko benetan zeresan nahi dugun esaldi biribil horien atzetik.Hainbat herritara joaten ginelarik eta bertakozaharrek euskaldun oguzpen nabariazeuskeraz ez zekitela erantzuten zigutelarik,benetan esan nahi ziguten ez zutela menperatzenETBn erabiltzen zen euskera bera(seguru naiz ulertzen zutela esaten zuten bainoaskoz gehiago, baina tira). Hau da, fineanguztia bilakatzen da erabiltzen ditugun eredueninguruko eztabaida bat.
Azken 70 urteetan, dantza taldeen sorrerarekinbatera, dantzaren ereduak zeharo aldatudira. Dantzak gorde eta hedatzeko asmoz,eszenatokietara eraman genituen eta hortarakoballeteko dantzakera eta arauak gureganatugenituen gure dantza unibertsalagoa egitekoasmoz: koreografia itxi bateratzaileak,airean saltoka, oin puntetan dantzan...Testuinguru honetan, “ nik ez dakit dantzan”horrek zer esan nahi du? “Ni ez naiz gai dantzaritrebe horiek ematen dituzten jauziak etapiruetak emateko”. Baina, hori al da dantzanegiteko eredu bakarra? Denok egin dugu dantzantaberna ilun batean gaueko ordu txikietan,edo herriko festetan, edo eta rantxerarenbat lehengusinaren ezkontzan... Eta hori ez alda dantzan egitea?
Pasa den mendean sortutako eredu balletizatueta akademizatuak kontutan hartzen baditugu,inor gutxik daki dantzan. Aldiz, tradizioz jasodugun dantzakera berreskuratuko bagenu (lurgainean dantzatu, gorputza osoa erabili, musikarekinbat egin, askatasuna, inprobisazioa,jokua, harremana zentzu zabalean…) ni neuausartuko nintzateke guztiok dantzariak garelaesatera. Horregatik, beste gauzen artean, sortugenuen Aiko taldea, aintzinako ereduakberreskuratu daitezkeela uste dugulako, eta ezzaharrak izateagatik, baizik eta gure gaur egungobeharretarako oso egokiak direlako: ergonomikoa,ekonomikoa, ludikoa, dibertigarria,errazetik zailenera mailakatzeko modukoa,guztiontzako, demokratikoagoa…
Dantza, ikuskizuna ez ezik, zerbait gehiagoere izan da eta da, guretzat bederen: norbereburuarekin dantzan egitea, dantzatzeko plazerhutsa esperimentatzea, eta dantza lagunekin,gure artean zerbait konpartitzen, sortzen egitea…hizkuntzarekin egiten dugun bezala.Finean dantza hizkuntza bat da, oso ederra,osasungarria, subersiboa, aldarrikatzailea etaoso dibertigarria den hizkuntza.