Nafarroa antzinatik historiaz eta apartako paisaiez betetako lurraldea da, haren hamabi eskualde guzti-guztietan gainera. Horri gehituz, nortasun bera bateko parte bereizezinak direlako, Iparraldeko Nafarroa, Baxenabarre zoragarria. Kontrasteen unibertso eder honek osatzen du benetako Nafarroa zeinarekin, arrazoi ugari eta hautsezinak direla medio, bertakoak zein kanpotarrak betirako lotuta sentitzen gara.

Hauxe gertatzen zait niri, hain zuzen ere, Ergoiena harana babesten duten Andia eta Urbasa mendilerroekin eta bertan, Lizarragarekin, nire seme-alaben aiton-, birraiton- eta herenaiton-amon nafarroen sorlekua, Sakana erdian. Ni bezala, ibai baten ureetara begira hazi dira haiek, Baztan izenarekin Erratzuko Xorroxin-jauzian jaiotzen dena, gure Bidasoa. Baina haiek ere hazi egin dira Lizarragako portuko begiratokitik begira, mendia zeharkatzen duen tunelatik metro gutxira dagoena. Lizarragakoa, Urbasa eta Andia mendilerroen arteko puntu harritsu batean 1853 eta 1859 artean induskaturik, Euskal Herriko errepide-tunelik zaharrena dela diote. Baina, tira, arroka-irtengune natural batean txertauta, begiratokiaz nion.

Sakanako bailararen ikuspegia Lizarragako mendatera igota Javier Bergasa

Oso txikia da –balkoi ñimiño bat eta goiko gurutze xumeraino maila gutxi batzuk– baina erraldoia ere bere sinpletasunean zeren, hodei-itsaso batek Ergoiena harana guztiz estaltzen badu ere, bista ikusgarriak oparitzen baititu: Aralarko mendilerroa, hondoan; mendebaldean, Urbasakoa, leku ikusgarriekin, Urederraren iturburua edo Pilatos-Balkoia besteak beste; pare-parean, Beriain mendiaren lerro luze, bihurgunetsu eta dotorea; eta mendi-hegalean, nahastezinak ere, Andia mendilerroko zaindariak: Dorrau, Unanua eta Lizarraga. Nondik maldan gora igo gara erromeri-egun askotan, santu imajinaren eramaileen atzean, San Adrian baselizaraino.

Joan den igandean, Lizarragako parrokian izeba Martina eta osaba Migeltxo agur hunkigarri bat eskaintzen genien bitartean, irudi guzti horiek eta konpartitutako une pila burura etorri zitzaizkidan. Oroimena, memoria, hau benetako altxorra.