San Ferminak. Bizitzaren zirrikituetatik begira, San Ferminetan bertan Joe Biden datorkit gogora. Zergatik eta zertarako? Ba ez dakit. Agian zezenak, arriskuak, beldurrak, ikarak, festak, izerdi malapartatuak, baikortasun iragankorra. Guztiz iragankorra. Ernest Hemingway bera zortzi aldiz egon omen zen Nafarroako Iruñean. Bai lerro hauetan Biden, Hemingway eta san Ferminak gogoan. Ametsak? Agian. Bedi, Biden Pensilvanian jaio zen 1942an. Lau anai arreben zaharrena, sendi katoliko eta jatorriz irlandes umilean munduratua. Aitak autoak salduz irabazten zuen bizitza, ama etxeko-lanetan lau seme-alabak zaintzen. Biden 13 urteekin sasoi deserosotan, totela eta gelakide bihurriak, lagunak iseka. Bere aitak esandakoak sarritan gogora: "txapelduna, gizon baten neurria ez datza zenbatetan lurrera botatzen duten, baizik eta zutitzean duen prestutasun arintasunean baizik". Erresilientzian hezita, beti saiatuz totel oztopoa gaindituz, olerki zati luze osoak buruz ikasten ispilu aurrean errepikatuz. Ikasketetan Archmere temati saiatuz. Bertako kristalak garbitzen, lorategia zaintzen eta txukuntzen irabazitako diruaz lagunduz gurasoak eta bere matrikula ordainduz. Ikasle aurreratua, kirolari prestua. Kennedy iritsi zen presidente izatera eta Bidenengan zirrara piztu haren izaera eta jarrerak politikaren arra barneratu, zaletu. Alderdi Demokratan urratsak. Jatorri umila izandako eta egoera latzetako senatoreak begirunea islatzen zuen inguruan. Biden politikari adindu izendatua, atzean utziz Trump makurraren ganorabako hitz desegoki eta gezurrak atzean. Arduragabekeri eta keinu malapartatuak. Biden saiatzen. Zaila. Baina, noiz arte? Eta Axular gogoratuz, geroko geroa? Amets eta aukera makur-gaiztxoa. Izua? San Ferminak isla? Joan eta etorri? Zezenak, arriskuak, beldurrak, ikarak, festak, izerdi malapartatuak. Hemingway gogorra San Ferminetan. Biden topera. Etorkizuna. Zalantzak. Eta U-23an kezka nagusi. Izerdia. Ametsa? Ez. Erresilentzia. Adibidea.