Gaur Miguel Ángel Blancoren hilketaren urteurrena da, 25 urte dagoeneko. Bi egun lehenago, 1997ko uztailaren 10ean, ETAk bere bahiketa aldarrikatu zuen Aznarren Gobernuari ultimatum zitala bat botaz: presoen askatasuna edo Ermuako PPren zinegotziaren bizitza. Gogoan dut oraindik sentitu nuen urradura, ezintasuna. ETAk ez zuen gizatasun hatsik txikiena ere inoiz erakutsi izan baina izugarrikeria honek, gazte baten hilketarako atzera kontua publikoki erakutsita, imajina zitekeen guztia gainditzen zuen. Terroristek mehatxua bete ez zezaten zeruari erregutu besterik ezin genuela egin pentsatzen nuen, denok genekielako Gobernuak ez zuela holako xantaia onartuko, terrorismo hutsa. Baditut nire erretinan inoiz ahaztuko ez ditudan irudiak: eskuzabaltasuna, mina, enpatia... eta oraindik sentitzen ahal dudan amorrua ere bai. Benetan garai gogorra izan zen: alde batetik, Blanco familiaren samina arintzeko asmorik txikiena izan ez zuten ezker aber-tzaleko arduradunak eta politikariak zeuden, egunkari batzuen azal zitalekin lagunduta, eta bestaldetik, batasun-politika bertan behera uztea batzuen giraldi alderdikoien ondorioz, denak ETAren aurka leloa dena ETA da bihurtu zutenak hain zuzen, non ETA = abertzaletasuna, noski. Joko zikin hau gaur ere nabarmen ikusten dela esango ez banu hipokresiaz bekatu egongo nuke: gutako batzuek elkargune etiko bat zela uste genuena manipulazio politikorako gune eskuraezin bihurtu zen laster. Gaur egun, ezin hobeto koipeztaturiko tresna ideologiko bat izaten jarraitzen du, ETAk izandako biktimen memoria baliatuz. 25 urte pasata ere, zein etsipen izugarria...

Hau esanda, ETAren gainerako biktima guztientzat ere, nere oroitzapenik zintzoena Miguel Ángel Blancorentzat, euskal gizarte osoa zutik jarri zuena, bere askatasuna eskatzearekin batera guztiona defendatzen genuelako. Era berean gaur ere, orduan bezala, aurre egin beharko diegu ETAko terroristei beren izenez deitu gabe jarraitzen dutenei: hiltzaile. Orduko koldar berberak dira. Betikoak.