Iritzia

Ikastola, zentro publiko ez estatala, euskal ezkola nazionala

30.12.2020 | 12:33

Ikastolen elkartetik, publifikazioa aldarrikatzen dutenen aurrean kaleratutako idatziak, ausardia eta argitasuna azalduz, poz haundia eman dit. Baina ondorioztatzen duen proiekzioa, modu zaharrean egiteak askotan gertatzen den bezala, gogoeta egitera eraman nau.

Hain zuzen ere, publikoaren alde daudenek, hasiera eman zioten bide berdina da idatziak bukaeran diona"publiko berria". Eta buztan horri helduz, etorri zaigu behin eta berriz, aldarrikapen bera. Oraingo publiko zaleek –aurrekoek bezalaxe– ideia horri jarraituz eta errepikatuz ekin diote bideari, behin eta berriz, eta berriz eta berriz€ Mendeetan, inperialismoaren genozidioak eta gaurko globlalismoak, euskaldunok elkarren aurka ipintzen gaituen bidea da, botereari komeni zaion inertzia jarraitzearen ondorio bat.

Espainiako estatuak, guretzako Autonomi Erkidegoak sortu eta hezkuntzari dagokionez ahalmenak transferitu gabe, kudeaketa maila bat baimendu zigunean (bi eremu administratibo desberdin sortuz gure herri bakarrean) Madrileko Gobernu Zentraletik Adolfo Suarezen gobernuan, 1977-1979an hezkuntza ministroa zen Iñigo Caverok ikastolei izen hau eman zion: "ikastolas, centros públicos no estatales".

Hara nola, gaur egun noraino ailegatu garen: etxeko-etxekoak izaera espainolizatu eta frantsezten duen jarrera hartzea euskal herritarrok elkarren aurka ipiniz. Horrela, kolonizatzaileei lana kendu eta gure liskarrekin distraituta gauzkate, boterearen mesedetan. Sarritan ibili dute historian zehar estrategia hori. Nire iritziz, eztabaidak utzi eta gogoeta bideari denok heltzea dagokigu. Interes pertsonaletik haruntzagoko ikuskera erabiliz eta GU izateko, GEURETIK eginez eta GEUK erabakiz, egoera berriei egokitzeko, asmo berdinari eutsiz, sortzen jarrai dezagun.

Inposatutako egitura Adminitratiboen gainetik, euskal lurraldetasun osoan antolatuta egitea lantzea dagokigu. Hori, ikastolak aspalditik ari gara egiten. Urteetan juridikoki egituratzen joan gara, auzolanerako erabakimenez bermatzeko. Nahi duen guztiak, aukera izan du, eta beti izatea komeni da indarrak biltzea, Hori da, beti ere guztion helburua. Herri zentzuaren haría bizi-indarturik mantentzea, bidean egindako akatsetatik ikasi eta etengabe elikatuz zertarako ari garen egiten. Harrigarria da zer gutxi ikasten dugun egina dugun bidetik. Eredu publikoa zaharra eta berria, mendeetan gurea ez den boterearen esku dago. Ez dago funtzionarioen erabakimenean. Funtzionario euskaldun eta konprometitu asko izanik ere, erabakiak estatuaren esku jarraitzen dute. Beraz, kolonizatuta gauzkaten bi estatuen esku erabaki egitura utzita lortuko al dugu euskalduntasuna? Ikastola beti izan da geure euskal egitura publikoa, behar komunalari erantzunez.

Geure estatua berreskuratzen dugunean erabakiko dugu nolako egitura eman nahi diogun, orduan geurea izango den Administrazio publiko berri bati. Ez gaitezen engainatu. Imperialismoren seme diren Estatu kolonizatzaileen esku gauden mendeetan, herrigintzan heldu diogun eredua, oinarrizko ondare inmaterial komunala den euskaldunon hezkuntzari, askatasunetik garapena emateko gabiltzan honetan, geure erabakimen herritarra erabiliz bermatzeko, hori dugulako aukera bakarra.

Horrela egiten dugu, baita ere beste hainbat ondare komunali helduz. Gure herria, erabiltzen ari den herrigintza izan dugu, eta dugu geure garapenaren bitarteko nagusia. Besteak beste, euskara, historia geuretik lantzea, kultura, bertsolaritza, komunikabide propioak, genero berdintasuna, gizarte zerbitzuak, herri-kirolak€ Horiek denak publifikatu behar al ditugu Estatuen eskutan utzita? Eta hori egokia bada, aldarria zergatik bakarrik ikastolarentzat? Ez da broma, gure herriaren nortasuna eta etorkizuna dugu jokoan.

XVII. mendetik ditugu euskal familiak, hezkuntzaz arduratzen ziren datuak, eta beste hainbeste denbora, boteretik izkutuan euskal herritarrok elkarren aurka ipintzen nola saiatu izan den boterea, izkututik sustatuz, geure artean elkarren kontra ipintzea genozidio indartsua mantentzeko. Mundu osoan kolonizatzaileek hezkuntza estrategikoki erabiltzen dute, genozidio kulturala gauzatzeko. Guk ondo sufritua dugu estrategia hori, gaur ere.

Etengabeko aldaketen aurrean, gurea elkarrekin egiteko, zertarako ari garen izan behar dugu argi. Zentzuan sustraiturik biziberritzen den horrek, eman dezake etengabe fruitu berria. Gaudi sortzaile haundiak zion bezala, "sortzaile izateko, sorburura jo behar da". Euskal herrigintzaren ibilbidean, akatsak egin arren, egoki asmatutako bide indartsu asko egin ditu gure herriak. Ibiliz, bidea eginez. Pragmatikoak izan diren herriak iraun dutela gaur arte, diote antropologoak. Horregatik gaude bizirik. Beraz, sorburutik edan eta etengabe "sortuz eta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe", aldaketara egokitzen asmatuko dugu, errepikatzeari utzita eta inon esanetara ibili gabe. Geure burujabetzan oinarrituz eta geure buruarengan konfidantza ipiniz, ikasleekin ere ipar-oinarri horietan, bidelagun lana sustraituz eta indartuz bide pedagogikoan.

Mendeetako kolonizazioaren aurrean, inperialismoaren bidea gizentzen duen gaurko globalizazioan, zertarako gabiltza aldarriak etengabe errepikatzen? Pentsatu gabeko inertziak globalkeria indartzea ez al digu ekartzen? Gogoeta egin eta norberak ondorioak ateratzea da, beti indarra eman diguna. Eztabaidaren ondorioak diren irabazle eta galtzaile bideak utzita, bidea herrrigintzaren auzolanetik tajuz egitea dagokigu.

Horrela argi ikusi dugu, familien luzerorako estadista ikuskerak salbatzen gaituela behin eta berriz. Seme-alaben etorkizuna bermatzeak gurasoei sortzen dien kemena, berezko jakinduriz indartuta herrigintzari helduz, ikastola mugimendua indartzen du, dabilen herria bihurtuz. Horren indarrez motibaturik, modu pragmatikoz bide berriak egiten ari zaretenok, boterea alboratuz, esanetara ibili gabe, askatasun eta ausardiz jokatuz, ondare inmaterial komunalari, herrigintzaren auzolanetik erantzunez asmatzen duzue, behin eta berriz, historia luzean zehar. Mendeetan egin da Euskal Herrian, komunala den ondare materiala eta inmateriala zaintzeko auzolana. Gora herria, eta bere pragmatismo emankorra!. Gora hortxe ibili zaretenok eta zabiltzatenok, bizi-indarraren senez eta jakinduriz, isileko egunerotasunean lanari aurre egiten.

Bizitzan mantentzen den bakarra den aldaketari egokitzeko bide berriak, euskal zentzua mantenuz, bizi-indarrari bide emanez, sortzen ibiltzeak etorkizuna bermatzen dio Euskal Herriari.

Aurtengo urte berezi honetan gogoratu dugu beste birus baten laurehungarren urteurrena. Hain zuzen ere Frantziak euskaldunon egitura politikoa zen Nafarroari kendutako independentzia. Espainiak aurretik, zatikazatika kentzen joandakoaren azken zatiari, askatasunaren azken katebegi-bat ipiniz, Pirineoaren bestaldetik.

Beraz, guzti horren ondoren hor zaudetenoi, bejondeizuela! Seme-alaben etorkizuna duzue emaitza indartsuena, eta haien uzta berriei esker Euskal Herri osoa bizi-bizirik aurrera goaz. Nire esker beroenak familia guztioi!

Oinezko herritar jubilatua (ez erretiratua)