Bi lege aurkeztuko dira uda ostean: bat Eusko Legebiltzarrean eta bestea Espainiako Parlamentuan. Biak Memoria Historikoa indartzeko izango dira, Gerra Zibileko eta diktaduraren biktimei duintasuna emateko.

Bere garaian, Senatuko EAJ-Euskal Taldearen izenean, Memoria Historikoaren delako lege-proiektuaren ponentea izateko pribilegioa izan nuen. Era berean, Alderdi Popularraren jarrera ostopatzaile lekuko izan nintzen ere, gerraren zein diktadura frankistaren biktima eta errepresaliatuen aldeko edozein eskaeraren aurkako jarrera hain zuzen. Eta egungo PPk, Casadorena diot, holako portaera birpentsatu ordez eutsi egiten dio eta Abascal & Cía-k erabilitako indarkerizko argudioak bereganatuz gainditu ere egiten du. Gerra krudel bat eta 40 urteko diktadura eragin zituen altxamendu militarra, bere ondorioak eta eragitako mina isilduz, justifikatzen eta balioesten dituztenak nola kalifikatu? Lehen mailako garaileen eta bigarren mailako biktimen artean bereiztuz eroso sentitzen dutenekin nola jokatu behar? Nola ez lagundu milaka espainiar eraileta, desagertuta, areketan eta izenik gabeko hobietan lurperatuta, egia ofizialak hainbat hamarkadatan isilarazi dituenak gogorazteari eta babesteari? Hainbeste herriko seme-alabari, nola ez eskeini etxera itzultzeko dugun eskubidea eta maite gaituztekin azken agurra bizitzekoa ere, gure bihotzezko barkamenarekin batera?

Seniden duintasun eta memoria behin eta berriz, pazientziaz eta umiltasunez, aldarrikatu dituzte biktimen eta errepresaliatuen familiek: Trantsizio sakrosanta delakoaren garaian ezetza jaso zitzaien goizegi omen zelako eta gaur, 45 urte geroago, ezetz erantzuten diete berriro beranduegi delako dagoeneko. Eta, hara! PP eta VOX justiziaren eta konkordiaren bandera astintzen ari, hau zitalkeria. Qui prodest?