bagenekien Zarautza zetozela, eta zain geunden. Duela ia bi aste sumatu genituen karpa muntatzen. Jakin-minez inguratu eta begira geratu gin-tzaizkien, urrun samarretik. Talde handi bat lanean, denak euskaraz. “Iker Galartza eta Joseba Usabiaga ere hor ariko dira” esan nien haurrei, eta ezetz erantzun zidaten, muntaketa lanak ere nola egingo zituzten ba eurek! Han ari ziren, bai. Bezperan Gorlizen goizaldean bukatu, dena jaso, goizean goiz Zarau-tza etorri, bertan eraiki eta... Galartzak hantxe geratu behar lotan, tresneriaren zaintzan.
Ez naiz zirkuzale handia. Cirque du Soleil ikusia dut behin baino gehiagotan, baita urruneko emanaldietan ere, baina hura mundu mailako ikuskizunik handienetako bat da. Zirku hitzak iradokitzen digun hori ikustera ez naiz neure jakin-minez joan izan, haurrena asetzearren baizik. Oraingoan, baina, neuk nuen jakin-minik handiena. Ez zen kasu bakarra nirea, ezta bakana ere. Heldu asko ikusleen artean. Izan ere, Gure Zirkua zen, geurea, euskarazkoa.
Benetan gustagarria begitandu zitzaigun. Soiltasunean ederra, naturala, grazia handikoa, zinezkoa. Talde dotore eta askotariko bat, hainbat motatako ikuskizuna ematen. Zuzeneko musika. Eta denen buru... Galar-tza eta Usabiaga. Aktore bikainak, mila lan eta eginkizunetan zailduak, baina ez sofan etzan eta zain egoten direnak, “ea gaur zein ekoizlek deitzen digun!”. Bilatzaileak, bide-urratzaileak, langile nekaezinak.
Emanaldiaren bukaeran ikusle guzti-guztiak zutitu egin ginen, txalo-zaparrada amaigabe bat eskaintzeko. Une hunkigarria izan zen, benetakoa. Txalo, Gure zirkua. Bihotzez txalo.