kirkil arrek emeak gorteiatu egiten dituzte, baina bada Alpeetan emeak bortxatzen dituen kirkil mota bat. Batzuetan, suharraren suharrez, zauritu egiten ditu gainera. Ez da batere goxoa izango espezie horretako emeen bizimodua, arrek 18 segunduko tartetxoa aski baitute sexu-harreman bat izan eta hurrengorako prest izan daitezen. Joxek kontatu digu.
Bada sexomnio izeneko nahasmendu edo desoreka bat, pentsa litekeena baino askoz ohikoagoa dena. Gizon zein emakumeei eragiten die. Lotan daudela -uste izatekoa denez, bikotekidea ere hala egongo da- sexu-harremanak bilatzen dituzte. Interneten foro bat sortu dute, esperientzia eta aholkuak trukatzeko. Emakume batek aitortzen duenez, berak zuen sexomnioa, baina harremanaren beroan esnatu egiten zen eta bortxatu nahi izatea leporatzen zion senarrari. Beste emazteki batek dioenez, senarrak du desoreka, eta ez zaio axola, baina ondorena ez zaio gustatzen, handik aurrera egundoko zurrungak egiten omen ditu-eta. Lo dagoen bitartean masturbatzen den gizon baten emazteak, aldiz, ez du batere gogoko, engainatua sentitzen da. Dena den, botiken bidez bideratzeko moduko desoreka da. Joxek esan digu.
Gorputzak sexu harremanean libratzen dituen endorfinek jatera eramaten gaituzten estresa eta antsietatea gutxitzen dute. Beraz, larrualdian erretako kaloriez harago, sexua argaltzeko ona da. Erran gabe doa: iraupenak, posturek eta intentsitateak eragin zuzen-zuzena dute erretako kaloria eta libratutako endorfinetan. Joxeren bitartez jakin dugu.
Pornografia kontsumoa ikaragarria da, eta erabiltzaileen herena emakumeak dira. 25 eta 39 urte bitarteko nesken %87k ohiko sexu praktiketako bat du, %30ek besterik aitortu ez arren. Joxek eman dizkigu datuak.
Harri eta zur utzi gaitu Joxek gaiaz erakutsi duen interes eta jakintzak. Argi azaldu digu zergatia: neuk ez baitut batere jotzen!