Galdera ona, Enara. Aurreko egunean zure ikaskide bat alboko gelakoekin elkartu zen patioan, burbuila puskaturik. Atzo eskolako komunean beste bi ikaskide elkartu ziren abesten, musukoa txarto jarrita zutela. Eta arratsaldean, maila desberdinetako ikasleak batu ziren parkean jolastera. Imajinatu astelehenean zuk ere hurbildu nahi duzula zure gelakideak ez diren beste batzuengana, haiekin jolasteko. Eta, orduan, asko eta asko zure planaren aurka jartzen dira. Eta zentzutasuna eskatzen dizutela, nahiz eta zuk argi izan parkean distantzia mantenduko duzula eta musukoa ondo eramango duzula. Eta, gainera, kritika horiek txarto jokatzen duten zure ikaskideek esandakoak direla. Edo txarto jokatu dutenen aurrean inoiz ezer esan ez dutenek esandakoak. Bada, hortxe sortzen da desberdintasun bat zure ikaskideen artean. Horregatik ospatuko dugu Martxoak 8 eskolan. Berdintasunaren alde. Burbuilak mantenduz, eskuak ondo garbituz eta musukoarekin, eskola morez koloreztatuko dugu. Argi dugu denok, ez dela bilera jendetsuak egiteko unea. Argi ere badugu hezkun-tza feministaren unea dela.