Sare publikoko irakasle bat naiz eta harro nago. Irailak 15etik aurrera, aurrez aurre, astean 205 ikasleekin lan egin behar dut eta 500 ikasle baino gehiago dagoen ikastetxe batean elkarbizi behar dut. Ikastetxean, termometro bakarra dago, espazio arazo larriak dauzkagu eta nik dakidala inork ez du testik egin. Irakasleok, musuko bakar bat ere ez dugu jaso eta Teleberri saioan, artean ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari entzun behar diogu Europan inon ez dela grebarik egin ikasturte baten hasieran. Zergatik ote?Nahikoa degu Bingen.