Aspalditik kezkatxo batek zirikatzen nau esaldi honi buruz. Zenbait idazkitxoetan irakurri izana eta gero eta gehiago erabiltzen ari zaiguna. Esaldi hori bera agertzeko beste halako modurik ez balego edo… Zerbait baldin badu aberatsa euskerak, aditza du hain zuzen. Eta “Ahal- dugu” horrek esan nahi diguna dezakegu hitz soil-soilak adierazi diezaiguke. Zenbat esaldik ez gaituzte mintzen euskaldun zaharrak eta zaharregiak geranoi? Zenbat esaldi euskal-sena zeharo bazterturik? Garai batean urrezko legea zen guretzat garrantzi handiena zuen hitza,aditzaren aurrean ipintzea. Gaur, ez beti, baina gehien bat erderazko esaldiak azaltzen diren era berberan moldatzen ditugu euskeraz,alderantziz egin beharrean. Gure euskera sendotzeko eta berari zor zaion nortasuna ordaintzeko ordua iritsi zaigula dirudit.