Ezinezkoa egiten zaigu beste modu batera hastea eskutitz hau, mila esker Bergara, Antzuola eta inguruko beste herri ba-tzuetatik etorri zinaten guztioi! Zapatuan eman zenuten erantzuna izugarria izan zen, aurreikuspen guztiak gaindituta, egun osoan zehar ibili zen jendetza eta sortu zen giroa ikusteak hitzik gabe utzi gintuen. Emozioz beteriko eguna izan zen, hunkigarria benetan.

Bergara herri eskuzabal eta solidarioa dela argi geratu da, elkarlanean gauza handiak lortzeko kapaz dena. IGAM taldea osatzen dugunoi eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen herritar, enpresa, erakunde eta proiektu honetarako gure alboan izan zareten lagunei. Leirek duen gaitza ezagutaraztea lortu dugu, jendearengana heldu eta nor berak ahal zuen heinean laguntzea Leireren eguneroko bizitza erraztu eta inbestigazioan aurrera egiteko laguntza lortzeko. Gure lana amaitu da, baina herrian sortutako olatu erraldoi hau baliatu behar dugu inbestigazioak aurrera egin dezan Leireren eta gaixotasun bera dutenen ametsa egi bihurtzeko.

Bihotz bihotzez, IGAM Taldea osatzen dugun kirola eta laguntzaileen eta proiektu honetarako izan dugun kolaboratzaile taldearen izenean, mila esker guztioi! Aupa Leire!