Munduko sei mila hizkuntzen %80k 20.000 hiztun baino gutxiago dute. Datu hau laguntzen digu euskara non dagoen ikusten, nahiz horrek ez duen esan nahi dugunarekin konformatu behar dugunik.

Hizkuntza-aniztasuna, kultura-aniztasuna?” sarritan entzuten ditugun hitzak dira eta, gehienetan, babestu, zaindu eta sustatu beharreko balio moduan. Gaurko gizarte globalizatuak beste bide baten bagaramatza ere (edo agian horrexegatik), gizateriaren aberastasun direla aldarrikatzen dugu. Ez dakigu zehatz-mehatz zenbat hizkuntza hitz egiten dituzten gizakiek munduan; demagun 6.000 inguru direla. Badakigu alde handiak daudela kontinente bakoitzeko hizkuntza-kopuruari dagokionez: adituek diotenez, Europak hizkuntza guztien %3 baino ez ditu biltzen, Amerikak %15; Asia eta Afrika dira aberatsenak alde horretatik begiratuta, %32na biltzen baitituzte beren lurraldeetan. Alde handiak daude hiztun-kopuruari dagokionez ere: sei mila hizkuntza horietatik zortzik bakarrik dute 10 milioi hiztunetik gora; berrehun eta zortzi hizkuntzak dute milioi bat hiztunetik gora; eta munduan hitz egiten diren hizkuntzen %80k 20.000 hiztun baino gutxiago dute. Datu hauek laguntzen digute euskara non dagoen ikusten, nahiz horrek ez duen esan nahi gaur dugunarekin konformatu behar dugunik. Besteak beste, beste hainbat arlotan bezala, hizkuntza kontuetan ere aurrera ez egitea atzera egitea delako.

Hizkuntza-aniztasuna babestu behar bada, nola lor daiteke hizkuntza batek bizirik irautea? Askotan entzun dugu, hizkuntzak berez ez dira ezer, hiztunen ahotan baino ez dira bizi. Beraz, erraza da erantzuna, hitz eginez iraungo dute bizirik hizkuntzek. Izan ere, hizkuntza jakin bat desagertu dela, hil dela entzuten edo irakurtzen dugunean, berri horrek adierazten diguna da ez dagoela mundu osoan inor hizkuntza hori erabiliko duenik. Jakina, horrek esan nahi du aldez aurretik giza talde batek utzi egin diola ordura arte erabili duen hizkuntza seme-alabei transmititzeari. Eta gurasoen belaunaldiak adinean aurrera egin ahala, amaitu egiten dira hiztunak, hil egiten da hizkuntza.

Zergatik uzten dio komunitate batek hizkuntza erabiltzeari, seme-alabei transmititzeari? Azken batean ez diolako baliorik ikusten, uste duelako hobe dela inguruan duen hizkuntza nagusiago batean mintza-tzea. Zerikusi handia du honetan bizimodu-aldaketak, herriak utzi eta hirietara alda-tzeko joerak, munduko gazteei (eta ez hain gazteei) elkarren berri izateko bide ematen dieten teknologiek, globalizazio deitzen dugun zera horrek. Baina hala da beti hizkuntza-kontuetan; hizkuntzari berari erreparatzea baino garrantzitsuagoa da, iraupenari dagokionez, hiztun-komunitatean nolako aldaketak gertatzen diren aztertzea. Eta alde honetatik, begi-bistakoa da nola aldatu diren gure gizarteak; leku batzuetan lehenago gertatu dira aldaketa horiek, beste batzuetan geroxeago; baina, beti ere, noranzko berean. Sei mila hizkun-tza horietako hiztunetako gehienak nekazariak ziren, edo arrantzaleak; ez ziren eskolatuak, eta eskolara joan ziren urte gutxi horietan, inguruko hizkuntza nagusian ikasi zuten irakurtzen eta, askotan, ozta-ozta idazten. Ahozko erabileran zuen indarra hizkuntza gutxituak, familiako, lagunarteko, komunitateko harremanetan. Areago, talde horietako askok eta askok beren hizkuntza baino ez zekiten; elebakarrak ziren. Ezin da ukatu beti izan direla berezko ordena hori haustera etorri diren konkistak, gerrak? hizkuntza nagusi bat ekarri duten gertakariak. Baina, hala ere, sendo samar iraun dute hiztun komunitateek.

XX. mendean zehar, ordea, aldaketa nabarmenak gertatu dira. Jende askok jo du hirietara bizimodu erosoago baten bila; teknologiak aldaketa nabarmenak ekarri ditu nekazaritzan eta arrantzan, baita industrian ere. Seme-alabak eskolara bidaltzea orokortu egin da; horietako batzuek unibertsitatera ere iristen dira, nahiz alde handiak egon honetan ere kontinente eta giza talde batetik bestera. Eta zer gertatzen da askotan? Etxeko hizkuntza gutxitua daramaten neska-mutikoei barre eta burla egiten zaiela. Horren aurrean erraz uler daiteke gurasoek hizkuntza transmititzeari uztea; seme-alaben onerako egiten dute; eskolara joan, hizkuntza nagusia ikasi eta pobrezia eta gutxiagotasun egoera horretatik ihes egin dezaten. Badakigu guk ere zerbait horretaz.

Nola irauli horrelako egoerak? Lehenik, hizkuntzari buruzko jarrerak aldatu behar dira, norberaren hizkuntza aintzat hartzen lagundu, transmisioa eten ez dadin. Ondoren, hizkuntzak esparru berriak irabaz di-tzan saiatu; etxeko eta lagunarteko ingurunetik esparru ofizialetara ere jauzi egin dezan. Horixe da biderik onena giza talde bat jabetu dadin beren hizkuntzak balio duela XXI. mendeko gizarterako. Bide horretan ofizialtasunaren beharra ikusten da gehienetan; hizkuntza jakin bat ofizial izateak lege-euskarria ematen du ondorengo plangintzetarako. Guztiok dakigu, ordea, oso garrantzitsua izanik ere, ez dela nahikoa konstituzio batek edo halako legek hizkun-tza gutxitu bat ofiziala (koofiziala) dela esatea. Hortik aurrera egiten ez bada, alferrik izango da zorioneko ofizialtasuna.

Ofizialtasunaren ondoan, eskolan erabiltzea izaten da indargune nagusia. Oroitu baino ez dugu Mitxelenak Arantzazuko kongresuan esana: euskarak bizirik iraungo badu, eskolan erabili beharko da. Baina zer gerta-tzen da hizkuntza gutxitu bat eskolan irakatsi eta gurasoek haserre joaten direnean esanez ez dituztela seme-alabak eskolara bidaltzen etxeko hizkuntza irakats diezaieten, hizkuntza nagusia ikastea nahi dutela? Horixe da, esaterako, Hego Amerikan hainbat lekutan gertatzen dena; Perun esaterako, Cuscon adibidez. Goraxeago esandakora itzuli behar: iritziak eta jarrerak aldarazteko plangintzaren beharra sortzen da. Hizkun-tza nagusia eta gainerako hizkuntzak ere ikas daitekeela ikusarazi, norberaren hizkuntzari uko egin beharrik gabe. Guk ere badakigu zerbait horretaz.

Hizkuntzaren egoera iraultzeko, hiztunen estimua berreskuratzeko prozesuak luzeak izaten dira. Zenbait ezaugarri komun izan arren, gizarte batek eta besteak bere bidea egin behar du. Gu euskararen batasunetik hasi ginen eta hizkuntza-aldaera estandarraren oinarriak prestatuak genituen ofizialtasuna etorri zenerako. Ikastolak ere bagenituen. Beste leku batzuetan, konstituzioan jaso da ofizialtasuna; gorabehera handiekin, baina hasi dira eskoletan hizkuntza gutxitua irakasten; zehatzagoa izango litzateke esatea kultura-arteko hezkuntza elebidunaren bidea urratu dutela, adibidez, Hego Amerikan. Hango egoera, ordea, gurea baino askoz konplexuagoa da. Perun, adibidez, 27 hizkuntza ofizial dituzte: hiru milioitik gora dira kitxuaz mintzo direnak; 400.000tik gora aimara hitz egiten dutenak, eta ia 100.000 ashaninkaz mintzo direnak. Cuscoko erregioan zazpi hizkuntza dituzte: kitxuaz gain, machiguenga, yine yami, kakinte, wachiperi, nanti eta ashaninka. Onartu berria dute Hizkuntzen Legea. Hala ere, guztiak ari dira hiztunak galtzen lehen aipatutako arrazoiengatik. Zer egin?

Bideak konplexuak eta askotarikoak izan arren, bada hizkuntza politikan adituak direnek Lehen Kongresuaren Fenomenoa deitzen diotena. Gurean Euskaltzaindiak 1968an Arantzazun egin zuen kongresua hartzen dugu Lehen Kongresutzat. Horixe izan genuen zimentarri eta abiaburu. Joan den martxoaren 24an eta 25ean Cuscon antolatu zuten Nazioarteko Foroa, Hizkun-tza Politikak Kultura Aniztasunean, izan daiteke lurralde hartako gure Arantzazu. Lehen aldiz, batetik, herri-erakunde guztiak elkarrekin -Kultura Ministerioa, Cuscoko Erregioko gobernua eta Cuscoko udala-, eta gizartea: komunitate indigenetako ordezkariak, Bartolome de las Casas erakundeko ordezkariak, hezkuntza-eragileak, eta batez ere gazteak. Zazpiehun lagunetik gora parte hartzen. Han antzeman genuen olatuak sendo irauten badu, herri-erakundeek elkarrekin jarduteko adierazitako borondatea gauzatzen bada, herri-erakundeek eta gizarte-eragileek elkarrekin lan egiten badute egun horietan egin bezala? ez da dudarik Lehen Kongresua lortua izango duela kitxuak eta baita, neurri batean behintzat, Cuscoko gainerako hizkuntza gutxituek ere.

Poz eta esperantza horrekin itzuli ginen handik eta, jakina, ahal dugun neurrian elkarlanean jarduteko borondatea berretsiaz. Oraingoz EHUk han ematen duen Hizkuntza Politikak eta Plangintza masterraren bidez unibertsitateak eskain-tzen duen prestakuntza teorikoa eskaintzen jarraituko dugu. Gerokoak geroko.

Europak hizkuntza guztien %3 baino ez ditu biltzen, Amerikak %15; Asia eta Afrika dira aberatsenak, %32na biltzen baitituzte beren lurraldeetan

Perun 27 hizkuntza ofizial dituzte: hiru milioitik gora dira kitxuaz mintzo direnak; 400.000tik gora aimaraz, eta ia 100.000 ashaninkaz