Síguenos en redes sociales:

OTAren kontratua eteteko eskaera

Cartas a la Dirección

BADIRA jada 5 urte OTA Zarautzen martxan jarri zela, mugikortasun arazoak konpontzeko asmoarekin ezarri zen, baina Aralar eta Ezker Batuaren iritziz, mugikortasun arazoak ez dira soluzionatu eta herritarrentzat zama bat izateaz gain, OTA gunearen ondoko auzoei arazo larriak sortu dizkie.

Horregatik OTA ereduak errebisio sakona behar duelako, ekainaren 26 baino lehen GERTEC enpresari oharra bidaltzeko eskatzen dugu, orain dagoen kontratua eten ahal izateko. Modu honetara posible izango da irailaren 26 kontratua amaitzea, kontratuaren prorroga baino hiru hilabete lehenago abisatu behar zaielako.

Aralar Ezker Batuaren iritziz, OTAren ereduak aldaketak izan beharko lituzke ondorengo bi irizpideekin:

Batetik OTA gunea txikitu, neguan errotazio altuko eremura mugatuz (Bizkaia, Foruen eta Zigordia kaleak) eta udaran 2. gunea, hau da ondartza ondoko eremua gehituz.

Bigarren irizpidea, errotazio gune hori zarauztarrentzat doan eta kanpotarrentzat ordainduz izan dadila.

Hau da Aralar Ezker Batutik, Zarauzko alkateari egiten diogun eskaera, lehenago ere azaldu eta eskatu diogun moduan, balia dezala aukera hau, hainbeste arazo ekarri dituen OTAri amaiera emateko. Bilduk nahi badu udalean badauka nahiko gehiengo neurri hau aurrera eramateko.

Andoni Ibarguren Alberdi

Zarauzko Aralar Ezker Batuaren izenean