Espainiako bandera hura
Udalbiltzaren aurkako epaiketaren inguruan zerbait idazteko eskatu zidatenean, zer esana banuela pentsatu nuen. Konta nezakeela udal hautetsi izan nintzen garaian bizi izandakoa. Urte askotxo pasa diren arren, denborak ez dizkit lausotu hainbat bizipen. Horietako bat da 1999an Iruñean izan zen udal hautetsien biltzarra. Urte hartako neguan, hainbat alkatek egindako deiari erantzunez, 600 udal hautetsi baino gehiago bildu ginen Nafarroako hiriburuan, nazio mailako udal elkarte baten beharra aldarrikatu eta Udalbiltzaren sorrera bultzatzeko. Euskalerri osotik joandako udal ordezkariez gain, beste hainbat pertsona ere erakarri zituen ekitaldi hark. Jende asko hurbildu zen bere elkartasuna agertzera.
Dena ez zen, ordea, elkartasuna izan. Bere eskuin muturreko izaeragatik ezaguna omen zen emakume iruindar batek, Espainiako bandera erakutsiz, bere haserrea eta ezadostasuna azaldu zituen ba-tzarra egin zen aretoaren kanpoaldean.
Agian ez genuen bertan izan ginen guztiok ikusiko emakume hura eta bere bandera, baina badakit ez nintzela bakarra izan: agurtu ninduen lagun iruindarrak eman zidan haren berri.
Kontuak kontu, Biltzarra utzi eta kalera irten orduko ez zen falta izan, bandera erakutsiz, Udalbiltzak Espainia aurrez aurre izango zuela nabarmendu zuenik.
Anekdota bat. Anekdota bat besterik ez orduko iragarpen hura egi bihurtu izan ez balitz. Baina iragarpena errealitate bilakatu zen handik gutxira, Udalbiltzak Espainiarekin egin zuen topo. Ez zuten begi onez ikusi hegoaldeko eta iparraldeko udalak elkarlean aritzea. Ezin zuten onartu Espainia xede ez zuen nazio eraikuntzarik.
Udalbiltzak talka egin zuen Espainiarekin, eta horrelakoetan jakina da zer gertatzen den. Espainiak bere "estado de derecho" guztia zuzendu zuen Udalbiltzaren aurka. Eta etorri beharrekoa iritsi zen. Goiz batean, beste askotan bezala, gauean gertatutako sarekada baten berri izan genuen.
Oraingoan Udalbiltzako hainbat partaide ziren sarekadak harrapatutakoak. Etsipena. Sarekada horiek gero eta gehiago gogorarazten dizkidate "negreroen" ibilerak Afrikan. Kanpotik etorritako armadunek euskal herritarrak harrapatu eta eramaten dituzte. Erraz harrapatu ere. Gehienetan nahikoa izaten dute atxilotu behar dutenaren etxera edo lantokira azaltzearekin, ez dago ihesik.
Hori aspaldi bizi izan zute Udalbiltzakoek, eta orain epaiketa datorkie. Espainiak badu epaitegi berezi bat horrelakoetarako, Auzitegi Nazionala. Bertan epaituko dituzte, horretarako izendatutako epaileek eta neurriz egindako legediaren arabera. Ez alferrik, "estado de derecho" deitzen den horren barnean, Espainiak badu helburu politikoen arabera edozein lege sortu edo moldatzeko ahalmena.
Bitartean hemen, "estado de derecho" propiorik gabe, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dut geure nazioa eraikitzea, geure legedia, epaitegiak eta epaileak izatea. Azken finean, berdintasunetik eraiki ahal izatea beste nazioekiko harremanak.
A principios de abril, una primera lista provisional de admitidos me excluyó de la beca por no haber presentado una certificación académica válida. Teníamos diez días para volver a enviar la documentación correcta o solucionar los problemas que cada uno de los candidatos tuvieran. Diez días después, el ministerio ya tenía mi documentación válida, puesto que recibí el justificante de entrega de mi carta certificada.
Sin embargo, desde entonces empezó una pesadilla que tres meses después me ha dejado en tierra por incompetencia del departamento responsable. Un sinfín de correos electrónicos sin respuesta, minutos y minutos de llamadas a tres teléfonos distintos sonando y sonando, cartas tiradas a la basura y una visita presencial al Ministerio en Madrid (aunque resido en Donostia) en la que me remitieron a la web? Todo este calvario de dos meses no ha servido de nada, pues a día de hoy, con la resolución final definitiva publicada en la web, mi beca ha sido denegada por la misma causa que fue subsanada hace ya dos meses y medio. ¿Es lógico que el ministerio no responda a mis peticiones? ¿Es justo que me quede sin esta beca que me corresponde por su mala gestión?
Hago público mi caso para que el departamento responsable tome medidas y para que me den una solución lo antes posible. Por desgracia, mi caso no es el único.