- Orioko Zaragueta Ikastetxeak antolatu duen XI Kros Txikia egingo da bihar 10.30an. Bertan, HH2tik LH6ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Zaragueta Herri Eskolara deituta (943 894 054), Orioko Kultur Etxean edo Karela Kiroldegian egin ahal izango da. Egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da eta parte hartzaile guztiei domina emango zaie.